2019-2020ko ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena.

Deskribapena


Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, hau eska dezaten: 2019-2020ko ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta hala badagokio diru-laguntza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko martxoaren 22an emandako Aginduari jarraituz.

Nori dago zuzenduta


Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko ofizialki baimenduta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • ESPAR-BAIMENA: 0050808

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Modulua hasi aurreko hogeita hamargarren egunean amaituko da epea; kontaketa horretan, aintzat hartuko da ikasturte-amaieran amaituta izan beharko dela modulua.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan ezarritako baldintza bete dela eta eskatutako agiriak bidali direla egiaztatu ondoren emango da baimena.

Plangintza eta Antolaketa zuzendariari dagokio agindu honetan arautzen den deialdiaren ebazpena ematea, baimenari dagokionez. Ebazpenaren jakinarazpena banaka egingo zaie interesdunei, bide elektronikoz. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren ‘Nire Karpeta’ atalean ikusi ahal izango dira.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk