ELKAR BERMATZEKO EUSKADIKO SOZIETATEEN ERREGISTROA

Deskribapena


Helbidea eta jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan duten elkar bermatzeko sozietateak elkar bermatzeko sozietateen erregistroan erregistratu beharko dira.

 


EBSen erregistroan izena ematea

Nortasun juridikoa eskuratu duten eta helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten elkar bermatzeko sozietateak erregistratu beharko dira Elkar Bermatzeko Sozietateen Erregistroan –finantza-politikan eta finantza-erakundeekin harremanetan egoteko eskumena duen Sailak kudeatzen du, eta publikoa eta estatuko legerian ezartzen denaren osagarria da–.

Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateen erregistroan egindako derrigorrezko inskripzioa egiteko, elkar bermatzeko sozietateek egiaztatu beharko dute 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela. Beraz, honako hau egiaztatu beharko dute:

-Nortasun juridikoa eskuratu dutela eta, ondorioz, sozietatearen eratze-eskrituraren baimendutako kopia aurkeztu beharko dute, baita Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren kopia ere.

-Sozietatearen helbidea, baita haren jarduera esparrua ere, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoela.


EBSen erregistroan baja ematea

Erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzeari utzi dioten elkar bermatzeko sozietateei baja ematea erabaki behar da, ofizioz.

Finantza Politikako Zuzendaritzak elkar bermatzeko sozietateek 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko du.

178/1996 Dekretuan ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten elkar bermatzeko EAEko sozietateen erregistroan inskribatuta dauden sozietateei baja ematea erabaki behar da, ofizioz, baita Finantza Politikako Zuzendaritzan sozietatearen likidazioa edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteari uztea edo jarduketari amaiera emateko beste edozein prozesu zehatz-mehatz jakinarazi dutenei ere.


EBSen erregistroan erregistratutako datuak aldatzea

Erregistroan inskribatuta dauden elkar bermatzeko sozietateek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara (sail kudeatzailea den aldetik) bidaliko dituzte Merkataritza Erregistroan erregistratu diren estatutuetan egindako aldaketak eta, nolanahi ere, aldaketon gaineko dokumentuak, datuak eta gainerako informazioa, baita inskripzioa egiteko jakinarazi zen egoera eta aurkeztu ziren dokumentuak ere.

EBSen erregistroan erregistratuta dauden elkar bermatzeko sozietateek Finantza Politikako Zuzendaritzan jakinarazi beharko dituzte haien estatutuetan gertatzen diren aldaketak.


EBSen Erregistroaren ziurtapenak

Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakunde bera: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua egitea, ikuskaritza eta elkar bermatzeko sozietateei dagozkien gainerako lanak.

Bai elkar bermatzeko sozietateek, bai interesdunak diren herritarrek, enpresek eta erakunde publikoek ere Elkar Bermatzeko Euskadiko Sozietateen Erregistroan dauden datuak ziurtatzeko eskatu ahal izango dute.

Nori dago zuzenduta


EBSen Erregistroan inskribatzea eskatu duen kolektibo eskatzailea nortasun juridikoa eskuratu duten elkar bermatzeko sozietateak dira; horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dira.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • EBSen erregistroan izena ematea: 0602001
  • EBSen erregistroan baja ematea: 0602004
  • EBSen erregistroan erregistratutako datuak aldatzea: 0602005
  • EBSen Erregistroaren ziurtapenak: 0602006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen erregistroan erregistratzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen Erregistroan inskripzioa aldatzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea:

 

Ez dago ebazteko eperik

Ez dago administrazio-isiltasunik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra.