Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2018. urteko ediziorako proiektuak aurkeztea

Deskribapena


Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

 Erakunde onuradunak:

  • «Auzolandegiak» programarekin elkarlanean jarduteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek beren gizarte proiekzioko lan-egitasmoa aurkeztu ahal izango dute. Legez eratutako erakundeak izango dira eta dagokien erregistroan eman beharko dute izena.
  • Ezingo dute agindu honetan parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.

Proiektuen tipologia:

  • Edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...).
  • Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez.

Hauek dira proiektuetan kontuan hartuko diren baldintzak:

  • Auzolandegiak, ahal dela, uztail-abuztuetan egingo dira. Alabaina, aurreko eta ondoko hiletara ere luzatzea aztertuko du Gazteria Zuzendaritzak, erakunde interesatuek aurkezten dituzten proiektuen eskaintza ikusita. Aldi horren barruan, nahi duten denbora-tarte zehatza aukeratu ahal izango dute erakunde interesatuek auzolandegiak egiteko.
  • Ahal dela, auzolandegiak bi txandatan egingo dira, eta txanda bakoitzak hamabost egun hartuko ditu.
  • Proiektuak planteatzen direnean, bermatu beharko da boluntarioek eskaintzen diren txanda guztietan izango dutela lana.
  • Auzolandegietako txanda bakoitza 20 bat gazterentzat antolatuko da.
  • Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

Aplikatu beharreko araudia


BOPV Nº 05727/2017 Deialdiaren araudia

Erakundeak


Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Aurkezteko beste leku batzuk

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Kodea(k)

  • Auzolandegiak2017: 1050701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk