Autobabes Planen Homologazioa

Deskribapena


Autobabes Plan batzuk, bereziki 277/2010 Dekretuaren I. erainskineako 3. artikuluan aipatzen direnak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak homologatu behar ditu jarduera berria hasi aurretik.

Homologazioa Autobabes Planak 277/2010 Dekretuko 14. artikuluko baldintzak betetzen dituela egiaztatzean datza. Hau da, dekretu horren II. eranskineko atal guztiak dituela, jardueraren titularrak eta Plana egin duen teknikari eskudunak izenpetu dutela, eta Babes Zibileko planekin bateragarria eta Larrialdien Euskal Sisteman integragarria dela.

Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak berau izenpetu dutenak dira, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

Informazio gehiagorako, kontsultatu 277/2010 Dekretuaren 14. artikulua.


Autobabes-planen homologazioen eskaera

Homologazioa lortzeko, Autobabes Planak azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren 14. artikuluan (homologazioa) aipatzen diren betebeharrak bete behar dituzte, hau da:

  • Dekretuaren II. eranskinean aipatzen diren aurkibideko atal guztiak eduki behar dituzte.
  • Gai den teknikari batek eta jardueraren titularrak sinatua egon behar du.
  • Babes Zibileko Planekin bateragarriak eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemarekin integragarriak izan behar dute.

Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak berau izenpetu dutenak dira, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

Nori dago zuzenduta


277/2010 Dekretuaren I. eranskineko 3. atalean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Autobabes-planen homologazioen eskaera: 1043801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea


3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk