Enpresetan diagnosiak eta planak egiteko homologazio-prozesua

Deskribapena


Ebazpen honen xedea da deialdi bat egitea, aholkularitza-enpresa eta -erakundeen homologazio-prozesua bideratzeko, enpresa eta erakunde horiek homologatutako aholkulari bihur daitezen eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan laguntza teknikoa eman diezaieten beste enpresa eta erakunde batzuei, betiere ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuari jarraituz (dekretu horren bidez, arautu zen nola homologatu gizon eta emakumeen berdintasunaren arloan enpresa eta erakundeei laguntza teknikoa ematen dieten aholkularitza-erakundeak).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Homologazioa: 0134301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe horretan enpresari edo erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, eskaera ezetsi dela ulertu beharko da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.