Hamasei urtetik beherako adingabeen ezohiko lan-baimena
Deskribapena
Eskabidean, besteak beste, honako datu hauek zehaztu behar dira: enpresa kontratatzailearen izena, helbidea eta legezko ordezkaria, eta haren sinadura, adingabeen lana baimentzea eskatzen duten jarduketetarako, zein ikuskizun edo emanalditarako ematen den, non egingo den eta datak. Dokumentazio jakin batekin batera, adingabearen legezko ordezkarien baimena aurkeztu behar da (Langileen Estatutuaren 6.4 artikulua, ikuskizun publikoetan aritzen diren artisten lan-harreman berezia arautzen duen abuztuaren 1eko 1435/1985 Errege Dekretuaren 2.1 artikulua eta Europako Gutun Sozialaren 7. artikulua).
Lan Agintaritzari eskatzea, salbuespenez, 16 urtetik beherakoek jendaurreko ikuskizunetan lan egiteko baimena eman dezan, baldin eta parte-hartze horrek ez badu arriskurik eragiten haien osasun fisikoarentzat, lanbide-heziketarentzat eta giza heziketarentzat.
Nori dago zuzenduta
- Adin-txikikoa bere lege ordezkariaren onarpenarekin
- Adin-txikikoa enplegatuko duen enpresa
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
Kudeatzen eta ebazten dituen erakundeak
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO ZUZENDARITZA
Donostia - San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tf.:945 019 317
Faxa: 945 019 415
trabajo@euskadi.eus
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 017 030
Faxa: 945 017 031
trabajoaraba@euskadi.eus
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Kale nagusia 85
48011 Bilbao
Tf.: 944 031 216 - 944 031 239
Faxa: 944 031 212
trabajobizkaia@euskadi.eus
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
2011ko urtarrilaren 17tik aurrera
Intxaurrondo 70, 2.
20015 Donostia / San Sebastián
Tf.: 943 023 224
Faxa: 943 023 201
trabajogipuzkoa@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Adingabeen lan-baimena : 1069401
Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskariaren idazkia
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Egoitza elektronikoan egin dezakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskatzailea:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Erakundeak beti ordezkari baten bidez aritzen dira, hortaz:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete ezazu Titularra atala erakundearen datuekin eta Ordezkaria atala zure datuekin.
- Sina ezazu eskabidea.
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:
Jakinarazpenak eta komunikazioak zein kanaletatik jaso nahi dituzun aukera dezakezu.
- Posta bidez: Posta bidezkoa atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
- Kanal elektronikoz: Nire karpeta jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako dagoen ontzira bidaltzen dira. Sartzeko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoaren bitarteko bat edukitzea.
Oharra: hamar egun pasatzen badituzu jakinarazpen batera sartu gabe, atzera botako da, izapidea egintzat emango da eta prozedurak aurrera egingo du.
- Eskariaren idazkia
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Hamasei urtetik beherako adingabeek ikuskizun publikoetan esku har dezaten salbuespenezko baimena eskatzeko idazkia laneko agintaritzan aurkeztu beharko da, partaidetza hori gauzatu baino lehen.
Unitate izapidegileak aztertu egingo ditu jasotako eskaria eta agiriak, eta laneko agintaritza eskudunak horren araberako ebazpena ezarriko du.