Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko diru-laguntzak.

LABURPENA
Titulua:
Errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko diru-laguntzak.
Xedea:

Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoa, erabiltzaileei eskaintzen zaien kalitatea areagotuz, modernizazioa sustatzea. Era berean, garraio sektorean kudeaketa -eta merkaturatze-sistemak hobetu nahi dira, eskaintzen den zerbitzuaren gardentasunaren mesedetan.

Diru kopurua:

50.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • 2017ko ekainaren 28ko Agindua (EHAA Zk. 123/2017)

    AGINDUA, 2017ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Politikako sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-programa bat ezartzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak bultzatzeko.

Enpresa eremua:
  • Laguntza mota: 
  • Enpresaren bizitza egitatea: 
  • Enpresa eremua: 
  • Enpresa sektorea: 
  • Geografia eremua: 
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Deialdia egiten duen organoa:
Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Egitura atal ebazlea:
Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 19:30ak arte.
* abuztuan izan ezik, 14:30ak arte
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 19:30ak arte.
* abuztuan izan ezik, 14:30ak arte
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Garraio arloan teknologia berriak ezartzeko diru-laguntzak

EAEko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko diru-laguntzak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridikoak.

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, baldintza hauek bete beharko dituzte:

   a) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

   b) Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.

    c) 1.1.a) artikuluko kasuetan, pertsona fisiko, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek, bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela 9 jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba bat bada, bazkide edo kooperatibistek aipatutakoaren moduko hiru baimen gutxienez izan beharko dituzte.

   d) 1.1.b artikuluan jasotako kasurako, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin edo bidaiarienean, gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiago dituzten ibilgailuekin, jarduteko gutxienez baimen bat izan beharko dute.

   e) 1.1.c artikuluan aurreikusitako kasuetan, eskola-umeen edo adin txikikoen erabilpen bereziko garraio publiko erregularrean jarduteko gutxienez baimen bat izatea, eskola-umeen eta adin txikikoen garraiorako segurtasun-baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eran.

    f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

    g) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).

    h) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 14. artikuluetan xedaturikoa betetzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko berrogei mila (50.000,00) euroko diru-kopurua baliatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetatik hartuta.

 

Muga:

1.- Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira:

    a) 1.a artikuluan jasotako laguntzetarako kostu osoaren % 25 emango da, eta kopuru hori %30era iritsiko da, eskatzaileak ekonomikoki eta ingurumen aldetik eraginkorra eta jasangarriak diren ibilgailuen kudeaketari buruzko egiaztagiria badu, eta gehienez ere, 5.000 euro onuraduneko.

    b) 1.b artikuluan jasotako laguntzetarako kostu osoaren % 25 emango da, eta kopuru hori %30era iritsiko da, eskatzaileak ekonomikoki eta ingurumen aldetik eraginkorra eta jasangarriak diren ibilgailuen kudeaketari buruzko egiaztagiria badu, eta gehienez ere, 5.000 euro onuraduneko.

    c) 1.c artikuluan aurreikusitako kasuetarako, hamabost (15,00) euro, ekipaturiko jarleku bakoitzeko, eta kopuru hori hogeita hogei eurora (20,00) iritsiko da, eskatzaileak ekonomikoki eta ingurumen aldetik eraginkorra eta jasangarriak diren ibilgailuen kudeaketari buruzko egiaztagiria badu.

2.- Agindu honen 1.2. artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio 

.

 

Ordainketa modua:

Diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gasturen bat faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan ordainduko da dirua, dena batera. Nolanahi ere, eskabidearekin aurkeztu ez bada behintzat, behin betiko faktura 2017ko azaroaren 30 baino lehen aurkeztu beharko da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Dokumentazioa:
  • Agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Agiriak aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza onartzea
Diru-laguntza onartzea:
Interesduna ados badago emandako diru-laguntzarekin eskuragarri dagoen formularioa betez onar dezake. Horrela bada, onarpena jasotakoan, Administrazioak jarraituko du izapidetzen diru-laguntzaren ordainketa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza onartzea (Laguntza emateko dokumentua)

Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen formularioa.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Diru-laguntza egiaztatzea
Diru-laguntza egiaztatzea:
Diru-laguntza jasotzen dutenek, behin diru-laguntza eman eta Administrazioak ordaindutakoan, diru-laguntza emateko betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Egiztatzeko epea: 2017ko azaroaren 30 baino lehen.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak aurkeztea (Laguntza emateko dokumentua)

Administrazioak eskatutako agiriak aurkezteko interesdunak bete behar duen formularioa.

Dokumentazioa:
  • Diru-laguntza egiaztatzeko agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/06/30 - 2017/07/31
Aurkezteko epe-muga:

- 2017-06-30etik 2017-07-31ra.

Ebazteko epea:

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.