Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa.

LABURPENA
Titulua:
Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa.
Xedea:

Dekretu honen helburua da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hori eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua da banku-finantzaketa lortu ahal izatea zirkulatzailearen beharrak estaltzeko, epe laburrerako zorra berritzeko eta epe laburrerako epea moldatzea epe ertain eta luzekora.

Diru kopurua:

Programaren zenbateko osoa 600.000.000 €koa da.

Araudia:
  • 183/2013 DEKRETUA, martxoaren 19koa, (EHAO martxoarean 22koa Zk. 58/2013)

    zeinarekin honako programa garazten baita: enpresa txiki eta ertainak, banako enpresarioak eta profesional autonomoak finantzarioki laguntzeko programa.

    AGINDUA, 2013ko martxoaren 25ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresarioei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko Programaren lehen deialdia argitara emateko dena.

Enpresa eremua:
  • Laguntza mota: Finantza-ekarpena
  • Enpresaren bizitza egitatea: Sendotzea
  • Enpresa eremua: Enpresa-sustapena
  • Enpresa sektorea: Merkataritza; Turismoa; Arrantza; **Sin término**; Nekazaritza, Abelzaintza eta Basozaintza; Nekazaritzako Elikagaiak; Industria
  • Geografia eremua: Euskal Herria
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ogasuna eta Finantzak
Deialdia egiten duen organoa:
Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen Zuzedaritza
Erakunde erabakigarria:
Ogasuna eta Finantzak
Egitura atal ebazlea:
Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen Zuzedaritza
Bertan emandako arreta:

Harremanetan jarri elkarren bermerako sozietate laguntzaileekin (Elkargi S.G.R eta Oinarri S.G.R).

FINANTZA-ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– Kutxabank, S.A.
– Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
– Banco Santander, S.A.
– Caixabank, S.A.
– Banco de Sabadell, S.A.
– Banco Popular Español, S.A.
– Bankinter, S.A.
– Bankoa, S.A.

Kreditu Kooperatibak:

– Euskadiko Kutxa
– Caja Rural de Navarra, S.C.C.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

ELKARGI, S.G.R.: www.elkargi.es
Egoitza Nagusia:
Mikeletegi pasealekua, 50
20009 San Sebastián
Telefonoa: 943 30 90 60
E-mail: elkargi@elkargi.es

Arabako Lurralde Zuzendaritza:
Posta kalea, 24-1.ª
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 23 12 12
E-mail: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza:
Plaza Biribila, 4-2.ª
48001 Bilbo
Telefonoa: 94 423 82 28
E-mail: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza:
Paseo Mikeletegi, 50
20009 Donostia
Telefonoa: 943 30 91 77
E-mail: egipuzko@elkargi.es

OINARRI, Gizarte Ekonomiarako Bermearen Sozietatea, E.B.S.: www.oinarri.es
Egoitza nagusia: Arabako Teknologi Elkartegia. E-3 eraikina, 2. solairua.
Miñao
01510 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 29 82 80
E-mail: sgr@oinarri.es

Bizkaiko Ordezkaritza: Granada eraikina
Kale Nagusia, 38-8.a esk.
48001 Bilbao
Telefonoa: 94 424 87 08
E-mail: bizkaia@oinarri.es

Gipuzkoako Ordezkaritza:
Idiakez kalea, 13-1.a, 6. bulegoa.
20004 San Sebastián
Telefonoa: 943 44 06 66
E-mail: gipuzkoa@oinarri.es

Itzuli

ELKARGI, S.G.R.: www.elkargi.es
Egoitza Nagusia:
Mikeletegi pasealekua, 50
20009 San Sebastián
Telefonoa: 943 30 90 60
E-mail: elkargi@elkargi.es

Arabako Lurralde Zuzendaritza:
Posta kalea, 24-1.ª
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 23 12 12
E-mail: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza:
Plaza Biribila, 4-2.ª
48001 Bilbo
Telefonoa: 94 423 82 28
E-mail: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza:
Paseo Mikeletegi, 50
20009 Donostia
Telefonoa: 943 30 91 77
E-mail: egipuzko@elkargi.es

OINARRI, Gizarte Ekonomiarako Bermearen Sozietatea, E.B.S.: www.oinarri.es
Egoitza nagusia: Arabako Teknologi Elkartegia. E-3 eraikina, 2. solairua.
Miñao
01510 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 29 82 80
E-mail: sgr@oinarri.es

Bizkaiko Ordezkaritza: Granada eraikina
Kale Nagusia, 38-8.a esk.
48001 Bilbao
Telefonoa: 94 424 87 08
E-mail: bizkaia@oinarri.es

Gipuzkoako Ordezkaritza:
Idiakez kalea, 13-1.a, 6. bulegoa.
20004 San Sebastián
Telefonoa: 943 44 06 66
E-mail: gipuzkoa@oinarri.es

Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa.

Dekretu honen helburua da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hori eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua da banku-finantzaketa lortu ahal izatea zirkulatzailearen beharrak estaltzeko, epe laburrerako zorra berritzeko eta epe laburrerako epea moldatzea epe ertain eta luzekora.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa txiki eta ertain (ETE), eta banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.

Dekretu honetan zehaztu bermeak eta finantzaketa-lerroak baliatu ahal izan dute ondokoek:

a) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

– Jarduera ekonomikoren bat egitea.
– 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak.
– Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
– Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek.

Aurretiaz adierazitakoaren beste edozein interpretazio egiteko, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioan (EEAO, L124, 2003ko maiatzaren 20koa) enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo gomendio hori ordeztu edo aldatzeko xedapenak hartuko dira kontuan.

b) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banakako enpresaburu eta profesional autonomoak, baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

– Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea.
– Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea.

Entitate eta pertsona onuradunek, Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 39. artikuluaren 2. eta 4. paragrafoetan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.

Jarduera ekonomikoko sektore guztiek jaso ahal izango dute finantzaketa. Hala ere, eta 15. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoa errespetaturik, onuradun izatetik kanpo gerazten dira: erakunde eta sozietate publikoak; irabazte-asmorik bako entitateak, jarduera ekonomikorik ez badute egiten; finantza-erakundeak (I.A.E epigrafeak: 81, 82, 831 eta 832), eta higiezinen arloko jarduerak (.A.E epigrafeak: 833, 834 y 861.1).

Finantzaketa eskuratu ahal izateko enpresa ezin da egon krisi egoeran, Europako Batzordearen 2004/C 244/02 Komunikazioan ezarritakoa betez (EEAO, 2004ko urriaren 1ekoa); horrez gain, enpresak egunean izan behar ditu foru-aldundiekiko eta gizarte-segurantzarekiko betebeharrak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Finantziazio-eragiketetarako lerroaren gehienezko zenbatekoa 600.000.000 € izango da.

Muga:

Honako hauen artekoa izango da maileguen zenbatekoa:

a) 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.

b) 10.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat.

c) Zehaztasunak: Abenduaren 20ko 1535/2007 Erregelamenduan (EEAO, L 337/35, 2007-12-21) zehaztu nekazaritza-produktuak ekoizten jardunez gero, banako enpresarioei eta profesional autonomoei aipatu erregelamenduko 3.6 d) artikuluan ezarritako muga aplikatuko zaie. Uztailaren 24ko 875/2007 Erregelamenduan (EBAO, 193/6, 2007-07-15) zehaztu arrantza sektorean diharduten eskatzaileei aipatu erregelamenduko 3.7 e) artikuluan ezarritako muga aplikatuko zaie.

Abal-eragiketen ezaugarriak.

1.– Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte, zuzenean edo zeharka, finantza-erakunde laguntzaileen aurrean, dekretu honetako lehenengo artikuluan definitutako beharrizanak estaltzeko erabili diren mailegu-eragiketetatik eratorri badira. 

2.– Honakoak izango dira abalen kostua eta baldintzak:

– Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean.
– Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik.
– Abal-komisioa: % 0,75 urteko. Aurretiaz aplikatuko da, urtarrilaren 1ean, abalatutako maileguaren urteko batez besteko saldoa oinarri hartuta. Formalizatu den  rtean eta behin betiko iraungiko den urtean, urtea amaitu arte edo iraungi arte benetan igaro den egun kopuruaren araberako proportzioan aplikatuko da, batez besteko saldoaren arabera.
– Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

Maileguen ezaugarriak.

1.– Finantzaketa-eragiketek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

Baliabidea: mailegu amortizagarria.

Interes-tasa: hamabi hilabeterako euriborra, gehi % 3,5

Ondorio horietarako, Euribor gisa ulertu behar da, Reuter-en EURIBOR= pantailaren bidez (oinarria: Act/360) edo, aurrekoa desagertuz gero, informazio bera eman dezakeen beste pantaila baten bidez, lortutako bankuen arteko interes-tasa. Tasa hori hamabi hilabeterako gordailuetarako da, eta eragiketaren dataren edo berrikuspen-dataren aurreko bigarren egun baliodunean kalkulatzen da. Ez da biribiltzerik onartuko.

Hala ere, finantza-erakundeak SGR bermeko ICO linearen hitzarmenetik datozen funtsak erabiltzen baditu, edo BGAEekiko hitzarmenetatik datozen funtsak, enpresa onuradunari aplikagarri zaion interes-tasa hau izango da: interes finko edo aldakorra, mailegua ordaintzeko datan indarrean dagoen ICOk argitaratua edo BGAEekiko aipatutako hitzarmenean ezarritakoaren arabera eratutako gordailuen ordainsariaren interes finko edo iraunkorra % 0,75 gehitzearen ondorioa.

Hiruhilabete natural bakoitzaren akabuan berraztertu daitezke interes-tasak; eta hori honako zuzendaritzak egingo du: diruzaintza, zorpetze eta bermeak ematearen arloak eskuduna dena. Tasa berriak aplikatuko zaizkie emandako maileguei finantza-erakundeek haiei buruzko jakinarazpena egiten denetik hara.

Epea:

– 3, 5 eta 7 urte, eta beste bat aukerako gabealdikoa zenbateko nagusia amortizatzeko.

Hiru hilean behin egingo da interesen eta amortizazio-kuoten likidazioa. Mailegua tasa aldakorrarekin formalizatzen bada, interes-tasa berrikusketa hiru hilabeterik behin egingo da.

Maileguek ez dute inolako komisio edo gastu gehigarririk izango. Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Finantzaketa eskaera
Finantzaketa eskaera:
Finantzaketa eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera inprimakia (Eskaera)

Eskaera inprimakia

Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa

    1.– Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    a) Eskabidea, eranskineko F1P formularioan jasotako ereduaren arabera.
    b) Eskatzailearen ordezkari izateko ahalordearen fotokopia.
    c) Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen aitorpen erantzukizunezkoa (eranskineko F2P formularioa). Ikuskaritza-bisitan egiaztatu ahal izango dira, eta honako hauek dira, hain zuzen ere:

    • Eskabidea egin aurreko ekitaldiaren abenduaren 31n plantillan zegoen langile kopurua, hilabete horretako TC1aren arabera.
    • Eskabidea egin den ekitaldiaren aurrekoan, abenduaren 31n, fakturatutako kopurua.
    • Eskabidea egin den ekitaldiaren aurrekoan, abenduaren 31n, urteko balantze orokorraren kopurua.
    • Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea enpresa txiki edo ertaina ez den enpresa batek edo batzuek batera.

    d) Foru-aldundiekiko zerga-betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.
    e) Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.
    f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria
    g) Azken ekitaldietako urteko kontuak.
    h) Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria. Enpresak egin behar du (eranskineko F3 formularioa).


    2.– Banakako enpresaburuek eta profesional autonomoek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    a) Eskabidea, eranskineko F1A formularioan jasotako ereduaren arabera.
    b) Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen aitorpen erantzukizunezkoa (eranskineko F2A formularioa).
    c) Foru Aldundiaren ziurtagiria, profesionalak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.
    d) Foru-aldundiekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.
    e) Eskatzailearen ondasunen aitorpena.
    f) 2012. urteko diru-sarrera eta gastuen egikaritzea, eta korritzen duen urterako aurreikuspena.
    g) Pasibo galdagarria finantzatzeko beharrizanen deskribapen-memoria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/04/05 - 2013/12/31
Aurkezteko epe-muga:

Eskaerak aurkezteko epea 2013ko abenduaren 31n amaituko da, lehenik 600 milioi eurotara iristen ez badira martxoaren 19ko 183/2013 Dekretuaren babesean emandako laguntzak. Kasu horretan, programa agortutzat hartuko da. 

Ebazteko epea:

2013ko abenduaren 31n

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Ogasuna eta Finantzak.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Ogasuna eta Finantzak.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.