Lan eta Justizia Saila

[birgizarteratze]  Euskal Autonomia Erkidegoko Presoak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak

Herri Administrazioa eta Justizia

LABURPENA
Xedea

2014. urtean, EAEko presoak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuentzat diru-laguntza ematea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakunde Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Tributuekiko betebeharretan egunean egon behar du.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea.

      Merkataritza-sozietate (SA eta SL), kooperatiba, elkartee eta fundazioetako legezko ordezkariak ordezkapen-botere nahikoa izan beharko du.

    • Egunean egon beharko du Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

    • Erakunde eskatzailea legez eratua eta EAEko dagokion erregistroan inskribatuta egon behar da.

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuak modalitate zehatz bati buruzkoak izan beharko dira. Informazio xehatua
    1. Programatutako irteerak eta auzolandegiak.
    2. Egoitza- eta alojamendu-baliabideak.
    3. Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat.
    4. Prestakuntza eta trebakuntza zentroak.
    5. Lanerako orientazio- eta laguntza-zentroak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Erabiliko den metodologia erabateko laguntzarena izango da.
  • Proiektuan arrazoitu beharko da zer ekarpen egingo dion proiektu horrek presoentzako gizarteratze eta laneratzeari. Informazio xehatua

    Eskabidean argi eta garbi arrazoitu beharko da, alde batetik, zer ekarpen egingo dion programa horrek presoentzako gizarteratze eta laneratze prozesuari; eta, bestetik, zenbat preso izango diren onuradun 2014. urtean.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuak 2014. urtean egingo dira. Informazio xehatua

    Baldintzak proiektuak burutu aurretik eta diruz laguntzeko aldian bete beharko dira.

  • Proiektuaren kostua egiaztatu beharko da. Informazio xehatua

    Erakundeek proiektua betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza aurkeztu beharko dute diru-atalka bereizturik. Proiekturako beste finantza-iturririk izanez gero, zehaztu egin beharko da, eta halakorik ez badago, zinpeko adierazpen baten bidez adierazi beharko da ez duela ez baliabide propiorik ez kanpokorik proiektua finantzatzeko.

  • Espetxean bertan hasten diren proiektuak Espetxeko Zuzendaritzek onartu behar dute.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak espetxetik kanpoko baliabideekin burutuko dira eta ondorengo aukeretakoren bat izango da:

1.- Programatutako irteerak eta auzolandegiak

2.- Egoitza eta alojamendu-baliabideak

3.- Mendekotasuna gainditzeko baliabideak droga mendekotasuna duten pertsonentzat

4.- Prestakunta eta trebakuntza zentroak

5.- Lanerako orientazio eta laguntza zentroak

Diru-laguntza bakar-bakarrik emango da, diru-laguntza jaso dezaketen proiektuarekin zuzen-zuzenean lotuta dauden eta beharrezkoak diren gastuentzat. Justizia Zuzendaritzak, Helduen Justizia Zerbitzuaren bitartez, eskabideak aztertu eta baloratzeko unean, erabakiko du programa egiteko gastuen beharra eta baita gastuok diru-laguntza egitasmoarekin erlazio zuzena duten ere.

Zehatz-mehatz, modalitate bakoitzeko, hurrengo gastuak ordainduko dira:

  • Programatutako irteeretan eta auzolandegietan: joan-etorrietarako gastuak (erregaia, bidesaria, aparkalekua eta garraio publikoa), mantenurako gastuak eta ostaturako gastuak.
  • Egoitza eta alojamendu baliabideetan eta droga-mendekotasun egoeran dauden pertsonak desohitzeko baliabideetan: higiezinen eta lokalen mantenimendurako gastuak, horien alokairua, presoen mantenurako gastuak eta baliabideetara atxikituta dagoen langileen ordain-sariak.
  • Prestakuntza eta trabakuntza-zentroetan eta lanerako orientazio eta languntza-zentroetan: higiezinen eta lokalen mantenimendurako gastuak, horien alokairuak, informatikako materialak, suntsikorrak, kurtsoetako eta tallerretako materialak eta balibideetara atxikituta dagoen langileen ordain-sariak.

Espetxeetan hasten diren proiektuetan, diru-laguntza jasoko dute erakundeak kanpoko baliabideetara zein pertsona eraman behar den aukeratzeko egiten dituzten aldizkako bisitak sortzen dituzten gastuak.

Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik, gehienez %10a administrazio eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko erabili ahal izango dira, soldatak eta ordainsariak alde batera utzita, betiere programa garatzeko ezinbestekoak badira eta azalpen memorian horrela jasota badago.

Gehienezko diru-laguntza eskaera 60.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:
  • Laguntza ematearen aldeko ebazpena jakinarazten denean, diru-laguntzaren %75a ordainduko da.
  • Gainontzeko %25a, berriz, justifikatzeko dokumentuak aurkeztu ondoren ordainduko da, ekintza amaitzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Dena den, aurreko paragrafoan agindutakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, aurreko lerroaldean adierazitako justifikatzeko agiriak aurkezten badira.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Justifikazioak bi alde izango ditu: materiala, eta horretarako erakundeek justifikatzeko memoria aurkeztu beharko dute (ez da diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu behar den proiektuaren memoria) eta ekonomikoa, justifikatzeko kontua aurkeztuz egingo delarik.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Herri Administrazioa eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Herri Administrazioa eta Justizia / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza
Ebazteko epea
Ebazpena ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak