Ausazko konbinazioa egiteko nahitaezko erantzukizunpeko adierazpena jasotzea

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Segurtasuna


Egitura atal kudeatzailea

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza


Xedea

Ausazko konbinazioaren antolatzailearen erantzukizunpeko adierazpena jasotzea. Adierazpen horretan jasoko du kasuan kasuko arloko erregelamenduetan ezarritako baldintzak betetzen dituela eta hala egiaztatzen duen dokumentazioaren jabe dela eta, bestetik, hitzematen duela jarduerak iraun bitartean beteko duela.

Ausazko konbinaziotzat joko dira eskudirutan, gauzatan edo zerbitzutan sari jakin batzuk emateko egiten diren zozketak, era askotako baliabideak eta euskarriak erabilita, telematikoak eta elektronikoak barne, helburu bakarra izanik produktu edo zerbitzu baten publizitatea edo sustapena egitea; baldin eta jarduera horietan jendearen parte-hartzea doakoa bada eta inoiz ere gainpreziorik edo tarifazio gehigarririk ez badago, horretarako erabiltzen den prozedura edo sistema edozein delarik ere.

Nori Zuzendua

Pertsona fisikoak edo juridikoak, joko-modalitate horren bidez ondasun edo zerbitzu bati publizitatea eman nahi izanez gero.

Araudia

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko zenbait lege aldatzeko dena. (apirilaren 30eko EHAA, 84. zk.).

120/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duena


Harremanak norekin

Arabako Lurralde Zerbitzua

Telefonoa: 945017020
Faxa: 945017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Telefonoa: 946075520
Faxa: 946075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Telefonoa: 943467125
Faxa: 943474532

Erantsi beharreko agiriak

Documentación

  • Erantzukizunpeko adierazpena, eremu normalizatuan
  • Erantzukizunpeko adierazpena.

Dagokion tasa

Ez dagokio.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Hilabete bat lehenago, promozioa hasten denetik.


Eskabideak aurkezteko lekua

Aurrez aurrekoa

Arabako Lurralde Bulegoa

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Helbidea: Kale Nagusia 81, 1. solairua
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3-4.
20018 Donostia-San Sebastián

 

Tramiteen deskripzioa

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak erantzukizunpeko adierazpena jasoko du eta, halaber, berorren garapena kontrolatu, egiaztatu edo ikuskatu ahal izango du.


Egitura Atal Ebazlea

Ez dagokio.


Ebazteko epea

Ez dagokio.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

 Ikusi agiri atala

Bestelako Agiriak

 Ikusi agiri atala


Oharrak

Ausazko konbinazioa jokotzat hartzeko eta, beraz, erantzukizunpeko adierazpena behar izateko, premiazkoa da sarien balio osoak lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa (hilekoa) gainditzea edo, gainditzen ez badu, ohikotasuna egotea; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen katalogoa onetsi duen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera (1996ko abenduaren 20ko EHAA, 245. zk) eta uztailaren 6ko 181/2010 Dekretuak (2010eko uztailaren 23ko EHAA, 141 zk.) aldatuta.

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

03/02/2017