Ekonomia eta Ogasun Saila

Aurreikuspen ekonomikoak

Aurreikuspen ekonomikoek, euskal ekonomiaren aldagai nagusien hiruhilabeteko bilakaera urte eta erdiko epemuga batentzat estimatzen dute. Eskariaren aldagaiak (kontsumo pribatua, kontsumo publikoa eta kapital eraketa gordina, bereziki) eta eskaintzarenak (industria, eraikuntza eta zerbitzuak) aurkituko dituzu bertan, eta horiekin batera BPGren deflatorea eta enpleguari zein langabezia tasari buruzko estimazioak ere bai.


Epe laburreko aurreikuspen hauek egiteaz gain, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak epe ertaineko eszenategi makroekonomikoak ere lantzen ditu. Administrazioak, aurrekontuen egonkortasunaren esparruan, aurrekontuen eszenategiak eratzeko erabiltzen ditu. Halaber, erabilgarriak izan daitezke eragile pribatuentzat erabakiak hartzeko orduan, inbertsioen arloan, esate baterako.