Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Modalitateak edo nola babestu

Korporazio-identitatea Markak eta Izen Komertzialak  


Babestu nahi dena irudi ezaugarri edo korporatibo bat da, gure produktu edo zerbitzuentzat.

Hura babesteko erabil daitezkeen modalitateak dira Marka eta Izen Komertziala.

 Zer da marka bat? Zer da izen komertziala?

Marka eta izen komertziala Estatuak emandako tituluen bidez babesten diren zeinu ezaugarriak dira eta berorien titularrari erabilera-eskubide esklusiboa ematen diote saleroste ekonomikoetan.

Marka zeinu bat da eta enpresariek berorri esker bereizten dituzte beren produktu edo zerbitzuak lehiakideen produktu edo zerbitzuetatik.

Izen komertziala enpresa bat merkataritza arloan identifikatzen duen zeinu edo izena da eta jarduera berdinak edo antzekoak burutzen dituzten beste enpresetatik bereizteko erabiltzen da.

Marka da zeinu ezaugarri nagusia, eta izen komertzialari aplikatzen zaizkio hari buruzko xedapen eta arau gehienak.

 Antzeko beste figura batzuekiko aldea

Sozietatearen izena da pertsona juridikoa erlazio juridikoen subjektu gisa identifikatzen duen izena eta, hortaz, eskubide eta obligazioen titular modura identifikatzen duena.

Izen komertzialak ez dauka zertan bat etorririk sozietatearen izenarekin.

Nahi izanez gero, pertsona batek, fisiko zein juridikoak, hainbat izen komertzial izan ditzake saleroste ekonomikoaren baitako sektore desberdinei dagozkien enpresa jarduerak identifikatzeko.

Domeinu-izena Interneten eragiketak dituen enpresa bat edo norbanako bat kokatzeko helbide gisa erabiltzen den izena da. Eskuarki, enpresaren izenarekin edo markarekin lotzen da.

Diseinu industrialaren helburua produktu jakin baten itxura estetikoa babestea da eta betekizun desberdinak ditu markekin alderatuta, azken hauen xedea -nahiz eta elementu grafikoak eduki ditzaketen edo hiru dimentsiotakoak izan daitezkeen- merkatuan antzeko produktuak edo zerbitzuak bereiztea baita.

  » Markak eta Izen Komertzialak  



» Nola erregistratu marka edo izen komertzial bat  

Erregistratzeko eskatu aurretik  


Zer betekizun izan behar dituen markak edo izen komertzialak

  • Izaera ezaugarria.Alegia, produktu edo zerbitzu batzuentzat eskatzen bada, beroriek bereizteko balio behar du.
  • Grafikoki irudikatzeko modukoa izatea, erreproduzitu ahal izateko.

Zer izan daitekeen marka bat

Beste batzuen artean

  • Hitzak eta beren konbinazioak.
  • Irudiak, figurak, sinboloak eta marrazkiak.
  • Letrak, zifrak eta beren konbinazioak.
  • Bilgarriak, ontziak eta produktuaren forma.
  • Soinuak, grafikoki irudikatu ahal direnean, adibidez, pentagrama bitartez.
  • Aipatutako zeinuen edozein konbinazio.

Zer ezin daitekeen babestu marka gisa

  • Izen generikoak eta bereizi nahi diren produktuak edo zerbitzuak izendatzeko eskuarki erabiltzen direnak.
  • Eskatutako produktu edo zerbitzuen zeinahi ezaugarri deskribatzen dituzten zeinuak.
  • Jatorri geografikoaren adierazleak.
  • Ordena publikoaren aurkako zeinuak.
  • Zeinu engainagarriak, nahasmena sor dezaketenak produktuaren izaerari, kalitateari edo jatorri geografikoari dagokionez.
  • Legez babestutako zeinuak, hala nola estatu, autonomia-erkidego edo beste erakunde batzuen banderak eta armarriak.

Bereizgarri motak

Marka edo izen komertziala eratzen duten elementuen arabera, ezaugarriak izan daitezke:

  • Izendatzaileak: hitz bat edo gehiago
  • Grafikoak: marrazki bat, logotipo bat, etab
  • Mistoak: aurreko bien konbinazioa
  • Soinudunak: grafikoki irudikatu baldin badaitezke, esate baterako, pentagrama bitartez.
  • Hiru dimentsiotakoak: produktuen ontziak, bilgarriak, eta abar.

Marka edo izen komertziala erabilgarri egotea

Hautatutako ezaugarriak ez du gatazkarik eragingo aldez aurreko beste marka, izen komertzial edo zeinahi motatako eskubiderekin.

Erakunde eskuduna

Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) da, nazio mailan, markak eta izen komertzialak erregistratzeko eta emateko eskumena duen organismo publikoa.

Babesaren iraupena eta irismena

Erregistroak Espainian izango du eragina eta 10 urte iraungo du eskaera-datatik zenbatuta; iraupen bereko elkarren segidako epeka berritu ahal izango da.

Marka da zeinu ezaugarri nagusia, eta izen komertzialari aplikatzen zaizkio hari buruzko xedapen eta arau gehienak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskuliburuok kontsulta daitezke:

Marka eskatu duenaren eskuliburua

Izen komertziala eskatu duenaren eskuliburua



Marka bat edo izen komertzial bat erregistratzeko urratsak  




1°- Aurrekariak bilatzea  

Erregistratu nahi den ezaugarria erabilgarri dagoen egiaztatzeko xedez.

Urrats hau ez da nahitaezkoa baina bai komenigarria.

Emaitzak ez dira lotesleak, informazioa ematea dute xede bakarra.

Bi modutara egin daiteke:

  • Norberak, OEPMren datu-baseetarako sarbideak erabiliz.
    Agertzen diren hiru baseetan egin behar da bilaketa: marka nazionalak, Espainian eragina duten nazioarteko markak eta Europako Erkidegokoak.
  • OEPMri bilaketa-txosten bat eskatuta. Kontsulta horrek kostua du.

2°- Eskabidea osatzea  

Eskabidea aurkezteko bideak:

  • Aurkezpen elektronikoa

    Bide honetatik, linean eska daiteke marka bat edo banakako merkataritza-izena. Horretarako dagokion formulario elektronikoa bete beharko da.

    Formularioa deskargatu aurretik, komenigarria da leku horretan dagoen eskatzailearen-gidaliburua aztertzea.

    Tasak

    Sistema honekin %15 gutxitzen da eskaera-tasa.

    Elektronikoki ordaindu behar da; banku-bulegoan ordaindutakoak ez du balioko.

    Kreditu- eta zor-txartelen bidez ordaindu ahal izango da.


  • Aurrez aurrekoa


    Eskaera-inprimakia

    OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

    Modalitate bakoitzean, erregistratu nahi den ezaugarri motari dagokion eskabide-orria erabili beharko da: marka edo izen komertzial izendatzailea soilik, edota marka edo izen komertzial mistoa, grafikoa.

    Horiek betetzeko, komenigarria da aldez aurretik toki berean dauden "argibide orriak" aztertzea.

    Markarekin edo izen komertzialarekin bereizi nahi diren produktuak edo zerbitzuak zehaztu beharko dira, Produktuen eta Zerbitzuen Nazioarteko Sailkapenaren (Nizako Akordioa) arabera sailkatuta.


    Tasak


    Eskatutako motari dagokion eskabide-tasa ordaindu beharko da (aipatutako Produktuen eta Zerbitzuen Nazioarteko Sailkapenaren arabera lehendik zehaztuta egongo direnak).

    Ordainketa "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan egin ahalko da likidazio-inprimaki baten bidez, aurrez webean bertan bete beharko dena.


    Eskabideak non aurkeztu


    Betetako eta sinatutako eskabide-formularioak, tasen ordainagiria atxikita, hemen aurkeztu ahalko da:

    • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkaritzak
    • Correoseko bulegoak. Gutun-azal irekian, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin PATENTE ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAri igorri behar zaio. Castellana pasealekua 75, 28071 - MADRIL
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako organismoetan.

3°- Prozeduraren segimendua  

Prozeduraren iraupena

Praktikan, prozeduraren egiazko iraupena 5 hilabete ingurukoa da, baldin eta arazorik ez badago. Arazorik badago, 8 hilabetekoa da.

Izapidearen egoera kontsultatzea

Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

4°- Erregistroa  

Babesaren iraupena

Marka edo izen komertzialaren erregistroa 10 urterako da, eskabidea egin denetik hasita. Hurrenez hurreneko 10 urteko luzapenen bidez berritu daiteke.

Ematen dituen eskubideak

Marka edo izen komertziala erregistratzeak eskatutako produktuen, zerbitzuen edo jardueren salerosketa ekonomikoetan erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari.

Titularraren betebeharrak

Betebehar nagusia marka edo izen komertziala erabiltzea da, berak nahiz horretarako baimena eman dion pertsonak.

Titulua

Behin kontzesioa ebatzi eta Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, titulua jaulkitzen da, titularra eskubidearen jabea dela ziurtatzeko.


» Zer egin marka edo izen komertzial bat berritzeko  


Marka edo izen komertzial bat berritzeko urratsak




1°- Eskabidea betetzea  

Aurkezteko epea

Eskabidea egin eta 10 urte igaro direnean, marka edo izen komertziala berritu egin behar da. Horretarako, mugaeguna baino 6 hilabete lehenago aurkeztu behar da eskabidea, errekargurik ez ordaindu behar izateko edo eskubidea ez galtzeko.

Oro har, OEPMk behar adinako aurrerapenarekin jakinarazten du epea beteko dela. Jakina, aurrez edozein helbide-aldaketaren berri eman behar zaio.

Berritzeko eskabidea

Eskabidea aurkezteko bideak:

  • Aurkezpen elektronikoa

    Bide honetatik, linean eska daiteke marka baten edo banakako merkataritza-izenaren berritzea. Horretarako, dagokion formulario elektronikoa bete beharko da.

    Formularioa deskargatu aurretik, komenigarria da leku horretan dagoen eskatzailearen-gidaliburua aztertzea.

    Tasak

    Sistema honekin %15 gutxitzen da eskaera-tasa.

    Elektronikoki ordaindu behar da; banku-bulegoan ordaindutakoak ez du balioko.

    Kreditu- eta zor-txartelen bidez ordaindu ahal izango da.


  • Aurrez aurrekoa

    Markak eta izen komertzialak berritzeko formularioa


    OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

    Horiek betetzeko, komenigarria da aldez aurretik toki berean dauden "argibide orriak" aztertzea.


    Tasak


    Jatorrizko erregistroan emandako eta berritu nahi den mota bakoitzari dagokion eskabide-tasa ordaindu behar da.

    Ordainketa "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan egin ahalko da likidazioe-inprimaki baten bidez, aurrez webean bertan bete beharko dena.


    Eskabideak non aurkeztu


    Betetako eta sinatutako eskabide-formularioak, tasen ordainagiria atxikita, hemen aurkeztu ahalko da:

    • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkaritzak
    • Correoseko bulegoak. Gutun-azal irekian, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin PATENTE ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAri igorri behar zaio. Castellana pasealekua 75, 28071 - MADRIL
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako organismoetan.

2°- Prozeduraren jarraipena  

Prozeduraren iraupena

Praktikan, gorabeherarik ez badago, hilabete batean ebatzi ohi da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea barne.

Izapidearen egoera kontsultatzea

Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

3°- Inskripzioa  

Berritzearen indarraldia

Indarraldia beste 10 urtez luzatuko da, eta mugaeguna jatorrizko eskabidea aurkeztu zen dataren arabera ezarriko da, edozein dela era luzapen-eskabidea aurkeztu deneko data.

Titulua

Emakida ebaztu eta Industria Jabetzako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eskubidearen jabe dela egiaztatzen duen titulua ematen da.


» Zer egin marka edo izen komertzial bat lagatzeko edo transmititzeko  


Marka edo izen komertzial bat lagatzeko urratsak




1°- Eskabidea betetzea  

Eskabidea aurkezteko bideak:

  • Aurkezpen elektronikoa

    Zerbitzu honetara sartu ahal izateko, interesdunek NAN elektronikoa edo sinadura elektroniko aurreratua ahalbidetzen duen eta herri-administrazioak onartzen duen beste ziurtagiriren bat eduki behar du.

    Sistema hau erabilita eskabide-tasak %15 merkeagoak dira. Ordainketa elektronikoki egiten da.

    Informazioa eta sarbidea aurki ditzakezu OEPMren egoitza elektronikoan.


  • Aurrez aurrekoa


    Lagapena (transferentzia) inskribatzeko eskabide-formularioa

    OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

    Inskripzio-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskualdatzea jasota dagoen agiri publikoa edota eskualdatzea ziurtatzen duen bi aldeek sinatutako formularioa.


    Tasak


    Eskabide-tasa ordaindu beharko da, edozein direla ere markari dagozkion klaseak.

    Ordainketa "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan egin ahalko da likidazio-inprimaki baten bidez, aurrez OEPMren webean bertan bete beharko dena.


    Eskabideak non aurkeztu


    Betetako eta sinatutako eskabide-formularioak, tasen ordainagiria atxikita, hemen aurkeztu ahalko da:

    • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkaritzak
    • Correoseko bulegoak. Gutun-azal irekian, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin PATENTE ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAri igorri behar zaio. Castellana pasealekua 75, 28071 - MADRIL
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako organismoetan.

2°- Prozeduraren jarraipena  

Prozeduraren iraupena

Praktikan, gorabeherarik ez badago, 2 hilabetean ebatzi ohi da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea barne.

Izapidearen egoera kontsultatzea

Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

3°- Inskripzioa  

Inskripzioa ebatzi eta gero jakinaraziko da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta.


» Marka bat atzerrian babestea  

Hiru bide dago marka baten babesa nazioartekotzeko:

  • BIDE NAZIONALA

    Zuzenean herrialdez herrialde, marka erregistratu nahi den herrialde bakoitzeko organismoan dagozkion eskaerak eginez.

  • BIDE KOMUNITARIOA

    Marka Komunitarioen Erregelamenduak araututako prozeduraren bidez eskabidea eginda, Europar Batasunaren lurralde osoan babesa lortu daiteke eta, eskabide bakar bati esker.

    Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoari dagokio eskumena.

    Marka komunitarioak izaera bateratua du; Europar Batasunaren lurralde osorako bakarrik eskatu eta eman daiteke.

    10 urtekoa da erregistroaren indarraldia, eta epe zehatzik gabe berritu daiteke.

  • NAZIOARTEKO BIDEA

    Madrileko Akordioak eta bere Protokoloak araututako prozedura honen bidez, herrialde sinatzaile guztietan lortu daiteke babesa, OEPMn Nazioarteko markaren eskabide bakarra aurkeztuta. Gero, OEPMk Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearihelaraziko eskabidea, eta erregistratzeak eskabideak hautatutako herrialde guztietan aurkeztu izan balitz bezalako eragina izango du. Herrialde bakoitzak babesa eman edo uka dezake.

    10 urtekoa da erregistroaren indarraldia, eta epe zehatzik gabe berritu daiteke.

Berrikuntza teknikoa Asmakuntzak  


Asmakuntza bat babestea da helburua, betiere arazo tekniko bati konponbidea ematen badio.

Asmakuntzak Patente edo Baliagarritasun-eredu bidez babestu daiteke.

Zer da patente bat? Zer da baliagarritasun-eredu bat?

Titulu biak Estatuak emandakoak dira, eta, horien bidez, titularrak beste batzuek babespeko asmakuntza Espainian fabrikatzea, saltzea edo merkataritzarako erabiltzea eragozteko eskubidea izango du aldi baterako.

Zer alde dago Baliagarritasun-ereduaren eta Patentearen artean?

Oro har, baliagarritasun-ereduak babesten duen asmakuntza maila txikiagokoa da patenteak babesten duena baino; berrikuntza objektu bati kanpo-konfigurazio edo barne-egitura desberdina ematean datza, erabiltzeko edo fabrikatzeko abantaila praktikoa eraginez.

Normalean, baliagarritasun-ereduari gailuak, tresnak edo lanabesak dagozkio; alegia, asmakuntza mekanikoak.

Hala produktuak, izan kimikoak, konposatuak edo elikagaiak, nola fabrikazio-prozedurak, patente bidez baizik ezin dira babestu.

Prozeduraren ikuspegitik, baliagarritasun-eredua erregistratzeko prozesua askoz ere errazagoa da, eta laburragoa nahiz merkeagoa, patentearena baino.

Bestalde, patentearen babes-aldia 20 urtekoa den bitartean, baliagarritasun-ereduarena 10 urtekoa da.

Antzeko beste figura batzuekiko aldea

Asmakuntzetan babesten dena da ondorio tekniko bat, bai patenteen kasuan, bai baliagarritasun-ereduarenean; aldiz, diseinu industrialaren kasuan, babes pean geratzen direnak produktu jakin baten itxura-edo apaingarri-alderdiak dira.

  » Patenteak eta baliagarritasun-ereduak  



» Zer egin patente bat edo erabilgarritasun-eredu bat erregistratzeko  

Erregistratzeko eskatu aurretik  


Patente bat edo baliagarritasun-eredu bat lortzeko betekizunak

Asmakuntzak ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Berria, alegia, aurkezpen-dataren aurretik jendaurrean eskuragarri ez egotea, ez Espainian, baliagarritasun-ereduaren kasuan, ez atzerrian, patentearen kasuan.
  • Aditu batentzat agerikoa ez den nolabaiteko asmamen-jarduera baten ondorio izatea.
  • Industria-aplikazioa edukitzea.

Zer izan daitekeen patente

  • Produktu berriak.
  • Produktu bat fabrikatzeko gailuak, tresnak eta bitartekoak.
  • Lortzeko edo fabrikatzeko metodoak, prozesuak eta prozedurak.
  • Produktu edo konposatu kimiko-farmazeutikoak eta bioteknologikoak.
  • Erabilera berriak.

Zer izan daitekeen baliagarritasun-eredu

Erabiltzeko edo fabrikatzeko abantaila tekniko bat ematen duen objektuaren itxura-, egitura- edo eraketa-ezaugarria.

Nagusiki, lanabesak, bitartekoak, gailuak eta tresnak.

Zer ezin daitekeen babestu patente edo baliagarritasun-eredu baten bidez

  • Aurkikuntzak, teoria zientifikoak eta metodo matematikoak.
  • Literatur-lanak eta artelana eta sorkari estetikoak.
  • Adimen-jarduerak, jolasak eta jokoak edo jarduera ekonomiko-komertzialak gauzatzeko planak, arauak eta metodoak.
  • Ordenagailu-programak.
  • Informazioa aurkezteko moduak.
  • Giza edo animalia-gorputzarentzako kirurgia-tratamenduko metodoak.
  • Giza edo animalia-gorputzari aplikatutako diagnostiko-metodoak.
  • Giza-gorputza, edozein osaketa- eta garapen fasetan dagoela.
  • Landare-barietateak eta animalia-arrazak.
  • Begetalak edo animaliak lortzeko funtsean biologikoak diren prozedurak.
  • Ordena publikoaren edo moralaren aurkako asmakuntzak.

Erakunde eskuduna

Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) da patenteak eta baliagarritasun-ereduak erregistratzeko eta emateko estatu-mailako erakunde publiko eskuduna.

Babesaren iraupena eta irismena

Patenteak 20 urteko indarraldia du, luzatu ezin daitekeena, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatuta.

Baliagarritasun-ereduak 10 urteko indarraldia du, luzatu ezin daitekeena, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatuta.

Espainiako patenteen eta baliagarritasun-ereduen ondoriozko babesak Espainian besterik ez du eraginik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskuliburuok kontsulta daitezke:

Patente-eskatzailearen eskuliburua.

Baliagarritasun-ereduen eskatzailearen eskuliburua.


Zer egin patente bat edo baliagarritasun-eredu bat erregistratzeko  




1°- Aurrekariak bilatzea  

Erregistratu nahi den asmakuntzaren berritasuna egiaztatzea da xedea.

Ez da nahitaez egin behar, baina komenigarria da.

Emaitzak ez dira lotesleak, informazioa ematea dute xede bakarra.

Bi modutara egin daiteke:

  • Batetik, OEPMren orriko datu-baseetarako sarbideak erabilita.
  • Bestetik, Atzera-begirako bilaketa bat eskatuta OEPMren Informazio Teknologikoko Zerbitzuari.
    Kontsulta horrek kostua du.

2°- Eskabidea osatzea  

Eskabidea aurkezteko bideak:

  • Aurkezpen elektronikoa

    Zerbitzu honetara sartu ahal izateko, interesdunek NAN elektronikoa edo sinadura elektroniko aurreratua ahalbidetzen duen eta herri-administrazioak onartzen duen beste ziurtagiriren bat eduki behar du.

    Sistema hau erabilita eskabide-tasak %15 merkeagoak dira. Ordainketa elektronikoki egiten da.

    Informazioa eta sarbidea aurki ditzakezu OEPMren egoitza elektronikoan.


  • Aurrez aurrekoa


    Eskaera-inprimakia

    OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

    Bete aurretik "jarraibide-orriak " aztertzea komeni da.



    Memoria deskribatzailea


    Eskabide-orriarekin batera, asmakuntzari buruzko memoria esplikatiboa aurkeztu behar da, edukiaren eta formaren gaineko betekizun zorrotz batzuen arabera idatzi behar dena.

    Ezinbestekoa da OEPMk idatzitako Patente-eskatzailearen eskuliburua edo Baliagarritasun-ereduaren eskatzailearenakontsultatzea, prozedura berandutu eta garestitu dezaketen erroreak eta akatsak saihesteko.


    Tasak


    Eskabidea aurkeztean, tasa bat ordaindu behar da.

    Ordainketa "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan egin ahalko da likidazio-inprimaki baten bidez, aurrez OEPMren webean bertan bete beharko dena.


    Eskabideak non aurkeztu


    Betetako eta sinatutako eskabide-formularioak, memoria eta tasen ordainagiria atxikita, hemen aurkeztu ahalko dira:

    • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkaritzak
    • Correoseko bulegoak. Gutun-azal irekian, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin PATENTE ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAri igorri behar zaio. Castellana pasealekua 75, 28071 - MADRIL
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako organismoetan.

3°- Prozeduraren segimendua  

Prozeduraren iraupena

Patenteak

Patente-eskabideari lotutako prozedurak 26 eta 36 hilabete artean irauten du, hautatutako prozedura gorabehera; alegia, aurretiazko azterketa eskatu edo ez.

Emateko prozedura azeleratua erabili daiteke.

Baliagarritasun-eredua

Baliagarritasun-ereduak bizkorrago izapidetu ohi dira, 8 eta 14 hilabeteren artean irauten baitu prozesuak.

Patenteak erregistratzeko prozeduraren berezitasunak

Patente-eskabidea formalki aztertu ondoren, OEPMk Teknikaren Egoerari buruzko txostena (IET) osatuko du, eskatutako asmakuntzari eragin diezaioketen lehenagoko dokumentuak jasoz. Orduan, eskatzaileak Lagapen Prozedura Orokorra edo Aurreko Azterketako Prozedura aukera ditzake.

Lehenean, IET kontrakoa izanda ere, patentea jasoko du. Bigarrenean, eskabidea sakon aztertuko da (berritasuna, asmamen-jarduera eta deskribapenaren nahikotasuna), patentea emateko edo ez.

Izapidearen egoera kontsultatzea

Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) jendaurrean jarri eta gero kontsultatu daitezke, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

4°- Erregistroa  

Babesaren iraupena

Patenteak 20 urteko indarraldia du, ezin daitekeena luzatu, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatuta.

Baliagarritasun-ereduak 10 urteko indarraldia du, luzatu ezin daitekeena, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatuta.

Kontzesio-tasak

Eman ondoren, Kontzesio-eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo 3 hilabeteen barruan. Egin ezean, eskabidea bertan behera geratuko da, eskubide guztiak galduz.

Ordainketa modu telematikoan edo aurrez aurre egin daiteke "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan. Aurrez aurre eginez gero, aurrez web gunean likidazioa egin beharko da.

Titulua

Behin kontzesioa ebatzi eta Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, titulua jaulkitzen da, titularra eskubidearen jabea dela ziurtatzeko.

Ematen dituen eskubideak

Asmakuntzako modalitatearen ustiapen industrialaren eta komertzialaren eskubide esklusiboa, hala nola titularraren baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea (fabrikatzea, eskaintzea, merkaturatzea, inportatzea edo xede horietarako baliatzea edo gordetzea) debekatzekoa.

Eskubidea mantentzea

Titularrak patentea edo baliagarritasun-eredua indarrean iraunarazi nahi badu, urtez urte ordaindu beharko ditu tasak aurreratutako urte bakoitzeko, hirugarren urte-saritik aurrera (lehen bi urte-sariak eskabide-tasarekin batera prozeduraren hasieran ordaindu direla ulertzen da)

Kontzesioa argitaratu baino lehen bete bada urte-sariren bat, kontzesio-eskubideak ordaintzeko epearen barruan ordaindu beharko da.

Geroago betetzen diren urte-sarien ordaintzeko mugaeguna, baldin eta errekargurik ordaindu nahi ez bada, eskabidea aurkeztu zeneko dataren urteurrenaren hilabeteko azken eguna da.

Eskubideak mantentzeko tasak ez ordaintzea patentea edo modeloa iraungitzea ekar dezake.


» Zer egin patente edo baliagarritasun-eredu bat lagatzeko  


Zer egin patente bat edo baliagarritasun-eredu bat lagatzeko




1°- Eskabidea betetzea  

  • Aurrez aurrekoa


    Transmisioa inskribatzeko eskabide-formularioa

    OEPMren web orritik jaitsi daitezke:

    Inskripzio-eskabidearekin batera aurkeztu beharko da eskualdatzea jasota dagoen agiri publikoa edota eskualdatzea ziurtatzen duen bi aldeek sinatutako formularioa.


    Tasak


    Eskatutako erregistroen truke ordaintzen dira tasak.

    Ordainketa "la Caixa"ren edozein sukurtsaletan egin ahalko da likidazio-inprimaki baten bidez, aurrez webean bertan bete beharko dena.


    Eskabideak non aurkeztu


    Betetako eta sinatutako eskabide-formularioak, tasen ordainagiria atxikita, hemen aurkeztu ahalko da:

    • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila ordezkarzak
    • Correoseko bulegoak. Gutun-azal irekian, posta ziurtatuz eta hartu-agiriarekin PATENTE ETA MARKEN ESPAINIAKO BULEGOAri igorri behar zaio. Castellana pasealekua 75, 28071 - MADRIL
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako organismoetan.

2°- Prozeduraren jarraipena  

Izapidearen egoera kontsultatzea

Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) jendaurrean jarri eta gero kontsultatu daitezke, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

3°- Inskripzioa  

Inskripzioa ebatzi eta gero jakinaraziko da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta.


» Asmakuntza bat atzerrian babestea  

Atzerrian babestea lortzeko hiru bide dago:

  • BIDE NAZIONALA

    Babesa lortu nahi den herrialde bakoitzean eskabidea aurkeztuta.

  • EUROPAKO PATENTEAREN BIDEZ

    OEPMren bidez, Europako patenteen kontzesioari buruzko hitzarmena aplikatzeko eskabidea aurkeztuta, babesa lortu nahi den herrialdeak adieraziz.

    Patenteen Europako Bulegoa (EPO) da erakunde eskuduna.

    Europako patentea eman ondoren, dagokion herrialde bakoitzean baliozkotu behar da, kasuan kasuko tasa ordainduta eta patentea herrialde horretako hizkuntza ofizialera itzulita.

  • Patenteen arloko Lankidetza-hitzarmenaren bidez

    OEPMren bidez, nazioarteko eskabidea aurkeztuta, Patenteen arloko Lankidetza-hitzarmena (PTC) aplikatzeko.

    Nazioarteko patentea kudeatzeko erakunde eskuduna Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea (WIPO) da.

    Ez da patenteak emateko prozedura, eta ez ditu emakida nazionalak ordezkatzen, nazioarteko babesaren izapidea bateratzen duen prozedura da.

    Nazioarteko faseari dagozkion izapideak amaitu ondoren, WIPOk eskabidea helaraziko die eskabidean bertan zehaztutako herrialdeei, une horretatik aurrera, eskabideak eskabide nazional gisa izapidetu ditzaten.

Asmakuntza forman Diseinuak  




Jabetza industrialeko eskubideak erregistratzeari buruzko eskabide eta izapide guztiak eskatzaileak berak edo baimendutako ordezkariak edo Jabetza industrialaren agenteak egin ditzake.

Azken aldaketako data:  2014/12/15