Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezagutu liburutegia

Liburu eta dokumentuak eskuratzea, kontserbatzea, aztertzea eta erakustea helburu duen erakundea da liburutegia. Aspaldi-aspaldikoak dira liburutegiak eta, denboraren joanean, gaur ezagutzen ditugun erakunde ireki eta erakargarriak bihurtu dira.

Gaur egun, liburutegiak gizartearen jakintzaguneak dira; liburuak, egunkariak, aldizkariak, ikus-entzunezko materialak eta multimediak kontsultatzeko lekuak. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituzte: liburu-maileguak, bibliografiak egitea, Interneteko sarbidea...

Liburutegiak bilguneak ere badira. Herritar guztientzako jarduerak antolatzen dira bertan, hala nola, taldekako ¡rakurraldiak, hitzaldiak eta eztabaidak, bai eta txikientzako ipuin-kontalariak ere.

Azken eguneratzea: 2016/08/01