Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Artisau Elikagaigintza

Artisau elikagaigintzaEuskadiko Elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko, uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuaren xedea da, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpena arautzea, babestutako ekoizpenen definizioari, bete beharreko higiene- eta osasun-baldintzei, identifikatuko duen kalitate-ikurrari eta bai ikurren bai Artisau Ekoizleen Erregistroa kudeatzeko antolaketa-neurrien kudeaketa eta kontrolerako sistemari dagokienez.

Dekretu hau nekazaritza-ustiapenari lotutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako eta/edo landutako elikagaien artisau-ekoizpenari aplikatzekoa da, hau da, nekazaritzako produktuak manipulatzeko eta eraldatzeko jarduerari, nekazariek eta abeltzainek egindakoa, beren ustiategietan lortutako lehengai nagusietatik abiatuta.

Beraz, artisau-produktuak, norberaren nekazaritza-ustiategian jarduera bakoitzerako arau teknikoan onartutako lantze-prozesuak errespetatuz lortutako lehengai nagusietatik ateratako produktuak dira.

Artisau Elikagaigintza-Artesanía Alimentaria kalitate-ikurra sortzen da artisau-elikagaiei balio erantsia emateko xedearekin.

Soil-soilik 126/2012 Dekretuan eta elikagaigintzako artisau-produktu bakoitzerako onartutako arau teknikoetan xedatutakoa betetzen duten eta Artisau Ekoizleen Erregistroan dauden elikagaigintzako artisau-ekoizleek erabili ahal izango dituzte Artisau-elikagaigintza-Artesanía Alimentaria kalitate-ikurra.

Artisau-elikagaigintza kalitate-ikurra erabili dezaketen elikagaigintzako artisau jarduerak honako hauek dira:

- Esnea eta esnekiak lortzea eta prestatzea

- Haragia eta haragikiak prestatzea

- Ardoa, ozpina, edari biziak, patxarana eta sagardoa egitea

- Landare, fruitu, barazki, perretxiko, onddo, zuku eta marmeladen kontserbak egitea

- Eztia eta erlezaintza-produktuak manipulatzea eta egitea

- Oliba-olioa prestatzea

- Arrautza freskoak sailkatzea, ontziratzea eta markatzea

Artisau Ekoizleen Erregistroa izena emateko eskabidea

Aitorpen-arduraduna

Azken aldaketako data: