Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lan Ikuskaritza

Deskribapena



Lan Ikuskaritza

Euskal Autonomia Erkidegoari lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak eskualdatzeko den eta Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako Akordioa onartzen duen ekainaren 28ko 138/2011 DEKRETUAren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaio ikuskaritza-eginkizuna, bere lurralde-eremuan gauza dezan, bai eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren zerbitzuak ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren gaietan lan-arloko arauak behar bezala betetzen laguntzen duten organoek, funtzionarioek eta bitarteko materialek osatzen dituztenak.

Estatuko Administrazioarekin eduki behar den koordinazio eta lankidetzaren kalterik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoari egokituko zaio, bere eskumenen lurralde-esparruan eta gaietan, indarrean dagoen legeriarekin bat, ikuskaritza-funtzioaren betebeharrak betetzea. Honako hauek, hain zuzen:

1. Lege-arauak, erregelamendu-arauak eta hitzarmen kolektiboen arau-edukia betetzen dela zaintzea eta betearaztea, honako esparru hauetan:

  • Lanaren eta sindikatu-harremanen antolaketa.
  • Lan-arriskuen prebentzioa.
  • Enplegua: lanposturatzea, enplegua, lanerako lanbide-prestakuntza eta etengabeko prestakuntza, aldi baterako laneko enpresak, enplegu-agentziak eta enplegurako zerbitzu integratuen planak, eta, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin elkarlanean, kontrataziorako pizgarriak, gizarte-kuoten hobarien araubidearen bidez.
  • Bestelako edozein arau, baldin eta arau horiek zaintzea Lan Ikuskaritzari agindu baldin bazaio berariaz eta gaiaren araberako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari badagokio.

2. Laguntza teknikoa, honako hauek barne dituela:

  • Enpresei eta langileei informazio teknikoa ematea, ikuskaritza-funtzioa gauzatzean.
  • Laguntza teknikoa ematea Gizarte Segurantzako entitate eta erakundeei, eskatzen zaienean.
  • Administrazio publikoetako beste organo batzuei informazioa, laguntza eta lankidetza ematea lan- eta gizarte-arloko arauen aplikazioari buruz edo laguntza eta diru-laguntza publikoen zaintza eta kontrolari buruz.
  • Organo judizial eskumendunek eskatutako txostenak egitea, ikuskaritzako funtzio eta eskumenen esparruan, lege-arau batek hala ezartzen duenean.

3. Arbitrajea, kontziliazioa eta bitartekaritza honako arlo hauetan:

  • Kontziliazioa eta bitartekaritza gatazketan eta grebetan, alderdiek onartzen badute, Lan Arloko Prozeduraren Legeak xedatutakoaren kalterik gabe.
  • Arbitrajea, alderdiek hala eskatuta, lan-gatazketan eta grebetan, edo berariaz eskatzen den bestelako gatazketan.

SALAKETA-IDAZKIEN EREDUAK

 KEXA IRADOKIZUNA INPRIMAKIA

Euskadiko Lan Ikuskaritzako Zuzendaritzaordera kexa iradokizuna inpramakia (PDF, 1 MB)

 

 

 

 



Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Lan Ikuskaritzarekin harremantan jartzeko:

EUSKADIKO LAN IKUSKARITZAKO ZUZENDARITZAORDEA

Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 019 320
Faxa: 945 019 415
E-mail: itpv@euskadi.eus

ARABA-ÁLAVAKO LAN IKUSKARITZA

Alava Jeneralaren kalea, 10
01005 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 062 100
Faxa: 945 062 101
E-mail: itpv-alava@euskadi.eus

BIZKAIKO LAN IKUSKARITZA

Gran Vía, 50
48011 Bilbao
Tf.: 944 032 700
Faxa: 944 032 701
E-mail: itpv-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO IKUSKARITZA

Urdaneta, 7-1º
20006 Donostia-San Sebastián
Tf.: 943 023 550
Faxa: 943 023 551
E-mail: itpv-gipuzkoa@euskadi.eus

EUSKADIKO LAN IKUSKARITZAKO ZUZENDARITZAORDERA KEXA IRADOKIZUNA INPRIMAKIA (PDF, 1Mb)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)