euskadi.net

Nire kudeaketak

Nola sartu nire kudeaketak estekan?


“Nire kudeaketak” izeneko esteka ikusten duzu? Atal horren bidez, Administrazioarekin kontaktuan jar gaitezke eta baita gure txostenen izapide elektronikoak burutu ere.

Zuzenean web orrialdetik “nire kudeaketak” atalera iristeko bi sarbide daude. Bata orrialdearen goikaldeko menu horizontalean eta bestea pantailaren ezkerraldean.

Ingurune honetara sartzeko identifikazioa beharrezkoa da. Eta hau era seguruan egingo dugu. Honetarako agiri elektronikoa, Nortasun Agiri Nazional elektronikoa, zein hiritarra edo enpresena beharko dugu.

Txartela ordenagailuaren irakurgailuan sartu eta “onartu” loturan klikatu.

PIN-aren lau zenbakiak sakatu eta datuak zuzenak badira, “nire kudeaketan” sartuko da.

“Nire kudeaketak” atalaren orrialde nagusia esteka desberdinetan banatuta dago: “txostenak”, “ordainketak”, “jakinarazpenak eta mezuak” eta “ziurtagiriak”.

Hemedik ere, txostenen bilaketak egiteko aukera ematen dugu, baita itxita daudenen txostenen zerrenda ikusteko ere.

Zer dago espedienteen atalean?


Nire kudeaketak” atariaren orrialde nagusian “espedienteak” izena duen atala aurkituko dugu. Lotura honetan sartuko gara espedienteekin zerikusia duen eragiketa burutzeko.

Hemen orrialdearen eskuinean dagoen loturaren bitartez espediteen bilaketa egin ahal izango dugu.

Irizpidea erabiliz irekita zein itxita dauden edozein txostenen bilaketa egin dezakegu.

Era berean, ezkerrean aurkituko dugun “espediente” sarbidean zuzenean Administrazioarekin ditugun espediente guztiak ikusiko ditugu eta zein egoeran aurkitzen diren ere jakin ahal izango dugu.

Espedientearen bizialdia eta araudiak ikusi ahal izango ditugu.

Halaber, orrialdearen erdigunean beste hainbat ekintza burutu ditzakegu; adibidez, atzerapen bat eska dezakegu edo dokumentazioa gehitu.

Ezestea egiteko aukera ere izango dugu, orrialdearen behekaldeko loturan klik eginez.

Jakinarazpenetarako edozein datu aldatzeko aukera izango genuke, baita aurretik aukeratu dugun hizkuntza ere.

Nola atxikitzen da dokumentazioa era elektronikoan txostenera?


Nahiz eta izapidea martxan egon dokumentazio berria gehitu eta datuak aldatu ahal izango ditugu. Horretarako, “nire kudeaketak” estekan sartuko gara.

Identifikatu ondoren, txostenera sartuko gara.

Agiri berriak gehitu ahal izateko “agiriak aurkeztea” eta “hurrengoa” botoiak sakatuko ditugu.

Dokumentuaren deskribapena bete ondoren, “ados” botoia clickatu.

Ondoren, leihatila bat irekiko da eta gure ordenagailuan dauden dokumentuetatik gehitu nahi dugun agiria aukeratu ahal izateko.

Gure ordenagailuan dauden dokumentuak bilatzeko “examinar” botoia sakatuko dugu.

Behin aurkituta, “dokumentua gehitu” clickatuko dugu eta jarraian “dokumentua erantsi” eta “hurrengoa” sakatu.

Automatikoki, agiria gure eskaerari atxikituko zaio.

Orain, formularioa agertuko zaigu eta ados egonez gero sinatu clickatuko dugu.

Behin sinatuta, “eskaera bidali” botoia sakatu baino ez dugu egin behar.

Azkenik, ziurtagiria eduki nahi badugu, “lortu erregistroaren ziurtagiria” clikatuko dugu.

Nola sartu naiteke nire ohar elektronikoetara?


Lehenik eta behin, internet-eko helbide honetara sartuko gara.
www.euskadi.net/nirekudeaketak

Jarraian, ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatzea eskatuko digute.

Txartela ordenagailuaren irakurgailuan sartu eta “jarraitu” loturan klikatu ondoren, PIN kodea sartu beharko ditugu.

“Jakinarazpenak eta komunikazioak” ontziaren bidez, Administrazioak bidali dezakeen edozein informazioa ikusi ahal izango dugu.

Gainera jakinarazpenak eta komunikazioal bilatzeko aukera izango dugu.

Bilaletak irizpide desberdinen bidez egin daitezke: hitz gakoa, estatua, erabilgarri jartzeko data, pertsonaren IFZ-a edo espedientearen zenbakiaren bidez.

Bidalitako jakinarazpena irakurtzeko, espedientean dagoen “jakinarazpenak jaso” lotura sakatu beharko dugu.

“Jakinarazpenak eta komunikazioak” ontzian, “jakinarazi beharreko egintzak”, “espedientea”, “erabilgarri jartzeko data eta ordua” eta “organo kudeatzailea” ikusteko aukera izango dugu.

Jakinarazi beharreko egintzan sartzeko, “zuzentzeko errekerimendua”ren gainean klikatuko dugu. Hemen ere, Administrazioak sinatutako jakinarazpen-mezua ikusteko aukera dugu.

Jakinarazpenaren edukia irakurri nahi badugu, “jakinarazpena irakurri” sakatuko dugu eta era elektronikoan sinatzeko eskatuko digute.

“Sinatu” sakatu.

Eta PIN kodea sartuko dugu.

Jarraian, jakinarazpen dokumentua agertuko da. Gainean klikatuz gero, edukia ikusi ahal izango dugu.

Gainera, jakinarazpena gordetzeko aukera izango dugu, “gorde jakinarazpena” lotura sakatuz gero.

Frogagiria gordetzeko aukera ere izango dugu.

Espedientearen ontzira itzultzen bagara, jakinarazpen bat jaso ondoren egin daitezkeen ekintzak ikusiko ditugu. Eta espedientearen izenaren gainean klikatuz gero, egindako izapide guztiak agertuko dira.