Lehendakaritza

Alfredo Retortillo

Biografia

Heziketa

  • Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1988)

Esperientzia

  • 1989an ikertzaile-teknikari moduan hasi zen lanean DATLAN SAn.
  • 1991n ikertzaile-teknikari moduan hasi zen lanean Sociólogos Consultores SLn.
  • 1995ean irakaskuntzan hasi zen, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Politika Zientzien Sailean.
  • Urte berean, 1995ean, Euskobarometroa jarri zuen martxan Francisco J. Llera (zuzendaria) eta José Manuel Mata irakasleekin batera. Euskal herritarrei aldizka iritzia galdetzeko inkesta da Euskobarometroa. 1997az gero, Euskobarometroa sei hilean behin egiten da, iritzien barometro erregularra emanez. Hedapen handia du. Ordura arte Euskadin ez da horrelakorik egon.
  • 2004 eta 2010 urteen artean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanordea izan zen ondoz ondoko bi agintalditan zehar, lehenbizi Unibertsitate-hedapenean eta gero Ikasketen Antolamenduan.
    • Agintean egon zen bitartean, unibertsitateko ikasketa-planak berrantolatu zituen. Espainiako unibertsitateetako beste kide batzuekin batera parte hartu zuen ANECA agentziarentzat honako liburu hau prestatzen: Libro Blanco de Ciencias Políticas y de la Administración, Sociología y Gestión y Administración Pública. Bereziki, politika-zientzien lizentzia eta kudeaketa eta administrazio publikoaren diploma batzeko diseinua eta negoziazioa bere zereginak izan ziren, helburua gradu bakarrean biltzea baitzen.
    • Erreformaren orientazioa aldatu zenean, UPV/EHUren Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko gradu berria diseinatu zuen batzordeko buru izan zen. Era berean, eta irakaskuntzako arduraduna zenez, fakultateko gradu berrien ezarpena garatu zuen (irakasleak, ordutegiak, ekipamendua, etab.).
  • Ekintza Politikaren gaineko Ikerketa-programako kidea da. Eusko Jaurlaritzak errendimendu handiko talde finkatu gisa aitortzen du, 2007-2012 (IT-323-07) eta 2013-2018 (IT-610-13) epealdietarako.
  • Gainera, analista politiko moduan laguntzen du normalean prentsa idatzian, irratian eta telebistan. 1999az gero ETBko hauteskundegauetan parte hartu du.