Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

PAISAIAREN ZEHAZTAPENEI HASIERAKO ONARPENA EMAN ZAIE (DONOSTIALDEA-BIDASOA BEHEREKO LPP)

Argitalpen-data: 

AGINDUA, 2019ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasieran onartzen baita Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketa, paisaiaren zehaztapenei buruzkoa (EHAA 2019/03/15 (leiho berri batean irekitzen da))

LPParen aldaketaren dokumentua, ingurumen-azterlan estrategikoarekin batera, eskuragarri dago honakoa egiteko:

  • Jendaurrean jartzea
  • entzunaldia irekiko zaie lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei
  • kontsulten izapidea egitea eraginpeko administrazio publikoei eta aurretik kontsultatuak izan diren pertsona interesdunei

Epea berrogeita bost egunez irekita egongo da norbanako eta elkarte interesdunek ondo iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Datari dagokionez, konturatu gara gaztelerazko testuan euskarari dagokion ordenean jarri dela eta euskarazko testuan berriz gaztelerari dagokionean. Horregatik, kontuan izan dezazuen ohar hau idazten dizuegu.