Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MugaGabe programa pilotua

Kultura eta Sormen Industriak Euskadiko RIS3 estrategiaren barruan aukera-lurraldea izanik, RIS3 estrategian bertan ezarritako gainerako lehentasunekin eta lurraldeekin lankidetzarako bideak zabaltzen ari gara. Horrela, Elikadurarekin hasi gara, Gastronomiaren bidez topagune argia dugun arloa.

Lankidetza horren ondorioz, HAZItik MugaGabe programa pilotuari buruzko informazioa jaso dugu, Nekazaritzako elikagaien sektoreko ETEentzat eta mikroETEentzat,eta KSI enpresentzako aukera gisa identifikatu dugu, berrikuntza ez-teknologikoko proiektuetarako zerbitzuen hornitzaile izan daitekeelako (ez programa horren zuzeneko onuradun gisa, baizik eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa batentzat zerbitzua emanez). Eskaerak aurkezteko epea datorren azaroaren 8ra arte da.