Kontsumobidek eta Euskadiko Ostalaritzako Elkarteek sektoreari zuzendutako jardun egokien argitalpen bat landu dute kontsumoari buruz.

2019.eko martxoak 04

Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari Nora Abetek, eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko Héctor Sánchezek, Gipuzkoako Ostalaritzako Elkarteko Kino Martínezek eta Arabako Enpresak SEA erakundeko Luis Cebriánek argitalpen bat aurkeztu dute sektoreari zuzendua, ostalaritzako enpresek bezeroekiko dituzten betebeharrei eta kontsumo-gaietan har ditzaketen jardun egokiei buruz.

Argitalpen hau elkarteetako bazkideei banatuko zaie eta formatu digitalean kontsultatu ahal izango da Kontsumobideren webgunean, kontuan hartuta beharrezkotzat jo zela ostalaritzako sektorean egindako ikuskaritza-kanpaina baten ondoren. Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak eta Elkarteek baterako lan bat egin dute bai ostalaritzako establezimenduek bai kontsumitzaileek informazioa izan dezaten eta beren eskubideak eta betebeharrak ezagutu ditzaten.

Kontsumobidek eta Elkarteek xehetasunak jaso dituzte informazioa eta prezioak modu argi eta ulergarri batean eskaintzeko. Gainera, kontsumoko gatazkaren bat eta abar sortuz gero, jarraitu beharreko prozeduraren xehetasunak ematen dituzte. Beste betebehar batzuen artean, ostalaritzako enpresek informazioa eman behar dute janarien eta edarien prezioei buruz, eta prezioek guztizko zenbatekoa adierazi behar dute, BEZa barne. Baita egon daitezkeen estrak edo gehigarriak ere (kontsumoa terrazan, ogia eta abar) Horiek guztiek kartan, prezioen zerrendan edo ikusteko moduko beste lekuren batean agertu behar dute. Bestalde, gerta daitezkeen intolerantziak edo alergiak saihesteko ostalaritzako establezimenduek nola ekin behar duten adierazten da foiletoan. Kontsumobidek azpimarratu egiten du, gainera, erreklamazio-orriak eskuragarri izateko eta eskatzen direnean orri horiek emateko betebeharra.

Nora Abetek nabarmendu duenez, argitalpen hau baterako lan bat izan da, Kontsumobide buru zela, non hiru Elkarteek adierazi baitituzten beren esperientziak, kontsumitzaileen eskubideekiko ostalaritzak dituen betebeharrei buruz informatzeko helburuz. “Izan ditugun bileretan –dio Abetek– jardun egoki batzuk identifikatu ditugu, gure iritziz sektorearentzat positiboak izan daitezkeenak eta harrera ona izango dutenak kontsumitzaileen aldetik.”

Kontsumobidek helburu estrategikotzat du enpresekin ere lan egitea, jabetu daitezen kontsumitzaileekin duten harremanaren garrantziaz. Abete zuzendariak azpimarratu duenez, bai Kontsumobidek bai Ostalaritzako Elkarteek, identifikatu egiten dute kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen errespetua beren estrategiatik harago doan lehiakortasun-faktore gisa. Horregatik, Nora Abete adierazi duenez, “erabaki genuen Ostalaritzako elkarteekin lan egitea kontsumitzaileen babesa ahalbidetuko duten akordioetara iristeko”.

Foileto hau ostalaritzako sektorean egindako ikuskaritza-kanpaina baten ondoren sortu zen, eta bai Kontsumobidetik bai Elkarteetatik, elkarrekin batera lanean jarraitzeko aukera identifikatu zen ostalaritzako establezimenduei eta kontsumitzaileei informazioa emateko bi aldeek ditugun eskubideei eta betebeharrei buruz.

Jardun egokiak izateko konpromisoek, gaur aurkeztutako argitalpenean jasotzen direnek, kontsumo-gaietan herritarrek egiten dituzten eskariak betetzea dute helburu, baita enpresetako jardunaren kalitate- eta segurtasun-maila handitzea ere. Bestalde, kontsumoak arduratsua eta jasangarria izan behar duela azpimarratzen da, janariak alferrik ez galtzeko aholkuekin (bezeroei osorik kontsumitu ez duten janaria etxera eramateko aukera eskaintzea gomendatzen da) edo behin bakarrik erabiltzeko diren tresnak eskaintzea bezalako batere jasangarriak ez diren praktikak saihesteko.