Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ingurumen sailak ingurumen teknologia erabilgarri onenak (TEO) aurkeztu dizkio Euskadiko ez burdinazko metalurgia sektoreari

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ez burdinazko metalurgia sektoreko berrogeita hamar enpresari aurkeztu dizkie gaur goizean Bilbon zer nolako inplikazioak izan ditzaketen merkatuko ingurumen teknika erabilgarri onenek, alegia, BREF izeneko gidek (ingelesez Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ez burdinazko metalurgia sektoreko berrogeita hamar enpresari aurkeztu dizkie gaur goizean Bilbon zer nolako inplikazioak izan ditzaketen merkatuko ingurumen teknika erabilgarri onenek, alegia, BREF izeneko gidek (ingelesez

Elena_Moreno_BREF_aurkezpena.jpg

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ez burdinazko metalurgia sektoreko berrogeita hamar enpresari aurkeztu dizkie gaur goizean Bilbon zer nolako inplikazioak izan ditzaketen merkatuko ingurumen teknika erabilgarri onenek, alegia, BREF izeneko gidek (ingelesez Best available techniques reference document) beren instalazioetan.

Ingurumen Saileko sailburuorde Elena Morenok honako hau nabarmendu du: “Euskadin jarduera ekonomiko oso dinamiko bat dugu ohitura handiko industria-ingurune batean, eta hori ongizate maila altuko gizakien bizikidetzarekin eta ingurumen balio nabarmeneko ingurune batekin uztartzea benetako erronka da”.

“Europar Batasunak Teknika Erabilgarri Onenen BREF dokumentuei esker ahalbidetu du bizikidetza hori, hau da, beiraren, zementuaren, altzairuaren eta paperaren enpresen edo petrolioaren findegien arteko bizikidetza. Ingurumen arloa dagoeneko ez da elementu osagarri bat industria-instalazioetan, eta jardueraren funtsezko aldagarri bihurtu da”, adierazi du sailburuordeak.

Moreno andreak gogorarazi du Ingurumen Administrazioko eta Natura Ondarea Zaintzeko legeen izapidetzea amaitzen ari direla, eta Klima Aldaketaren Legearen prozesuari hasiera eman diotela. Bestetik, honako hau adierazi du: “Eusko Jaurlaritza Espainiako ordezkaritza moduan ari da jarduten sei BREF berriren garapenean, besteak beste hondakinen kudeaketan, burdinolan edo errausketan”.

Elena Morenok honako hau nabarmendu du: “Sailak ahalegina egin du gure produkzio-ehunari gehien eragiten dieten erabaki-prozesuetan parte hartzeko, honako helburu hauekin: produkzio-estandar hobea definitzea, ingurumen hobea lortzea eta enpresei laguntza ematea”.