Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Hirien rola gizartearen osasunaren hobekuntzan

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko taldea

Hiriek rol gero eta garrantzitsua jokatzen dute gizartearen osasunaren hobekuntzan, eta osasun-sortzaile izateko potentzial izugarria dute. Aukerak dituzte, baina erronka garrantzitsuak ere bai, ondo kudeatu beharreko erronkak, bizilagunei osasun ona izateko aukera eskaini nahi badiete behintzat.

Pertsonen osasuna hobetzeko osasun sistematik haratago pentsatu behar da, eta bizi dugun inguruneari forma emango dioten ekintzak eraman behar dira aurrera. Dokumentu honek azaltzen duen moduan, hiriek eta bertako agintariek rol garrantzitsua dute helburu hori lortzeko bidean, eta rol hori geroz eta garrantzitsuagoa izango da. Hiriak ezinbesteko elementuak dira osasunaren hobekuntzan. Zergatik?

Lider eta agintariek eragin handia dute osasunaren determinatzaile sozialetan. Hartzen dituzten erabakiek eragin zuzena eta zeharkakoa dute biztanleen osasunean (hiri-planeamendua, garraioa, garapen ekonomikoa, etab)

  • Biztanleriaren gehiengoa hirietan bizi da. Erresuma Batuan, biztanleriaren %80ª hiriguneetan bizi da eta gainontzekoa inguruko eskualdeetan, eskualdetik gertuen dagoen hiriaren eragin sozial, ekonomiko eta kulturalpean.
  • Hiriek behar sanitarioak eta jakin-minak dituzte. Pertsona eta baliabideak toki bakarrean biltzean, osasunerako arriskuak ere sortzen dira, eta osasungintzarako aukerak.
  • Hiriek rol garrantzitsua dute politika nazional zein nazioartekoetan. Ekonomikoki eta sozialki konplexuak diren arazoak kudeatzen dituzte, gizarte-osasunaren hobekuntzarekin lotutakoak barten.
  • Hiriak beren artean geroz eta hobeto konektatuta daude. Hirien arteko komunikazio sare hauen bitartez informazioa, jakintza eta gizartearen osasunaren inguruan ikasitakoak partekatzen dituzte, besteak beste.

Osasuna hirietan era egokian kudeatzeko baldintzak:

Ikerketa honek hirien jokaerak baldintzatzen dituzten ezaugarri batzuk identifikatu ditu, hirien jokaerak baldintzatzen dituztenak; osasunari eta osasunaren inguruko erabakiei dagokienean.

HIRIETAKO AGINTARIEK GIZARTEAREN OSASUNEAN DUTEN ROLA
Hirietako agintariek rol ezberdinak betetzen dituzte gizartearen osasunari dagokionean:

  1. Koordinazioa: Osasun-erronka konplexuek sistemako maila ezberdinen arteko erantzun koordinatua behar dute, eta agintari lokalek maila ezberdinetako profesionalak biltzeko lagungarri izan daitezke.
  2. Berrikuntza: Hiriak berrikuntza-motor izan daitezke, bertako liderren lana da berrikuntza sustatzea, osasunaren determinante sozialei aurre egiteko irtenbide modura.
  3. Parte-hartzea eta herri-lidergoa: agintari lokalek komunitateko aktiboak eta sormena erabil ditzakete, gizarte aktibo bat sortuz eta iniziatiba lokalei indarra emanez.
  4. Aldaketen sustatzaile, palanka: lider lokalek gizartearen osasuna hobetzea lor dezakete eskura dituzten erreminta legislatibo eta erregulatzaileak erabiliz.

ETA ORAIN ZER?
Dokumentu honetan ikusi ditugun nazioarteko ereduek hirien rolaren pisua agerian zuten dute; gizartearen osasunaren hobekuntzari dagokionean. Hiriek aldaketak eragiteko erremintak dituzte eskura, gobernu nazionalek falta dute malgutasun eta bizkortasun hori dutelako.

Amaitzeko aipatu, lider lokalek gero eta rol garrantzitsuagoa izango dutela Erresuma Batuan eta gainontzeko herrialdeetan, geroz eta aukera gehiago izango dituzte gizartearen osasunaren inguruan lidergoa eramateko. Garrantzitsua da hortaz, rol berri hau hartzeko behar duten laguntza guztia izatea, eta beren potentziala kontuan hartzea osasunaren hobekuntzaz ari garenean.

Dokumentu osoa irakurri nahi baduzu, esteka honetan (leiho berri batean irekitzen da) topatuko duzu.