Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

EXTEND proiektua: Desberdintasun sozialak, enplegua eta pentsioen erreforma

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

International Longevity Centre (ILC), bizitza-luzerak gizartean duen eragina aztertzen duen think ank britainiarrak, EXTEND proiektuaren zati handi bat daraman txostena argitaratu du. Proiektu honek, ekimen politikoek  eta lan-bizitza luzetzeko diseinatu diren erreformek eragiten dituzten  desberdintasun sozialak aztertzen ditu.

EXTENDen helburua
Zahartzen ari den langilegoaren  enplegutasuna eta erretiro politiken inguruan erantzun berritzaileak ematea da EXTENDen helburua; 24 eta 65 urte bitartean dituzten eta lanean ari diren pertsonen kopuruak etengabe behera egiten duen testuinguru honetan . Zahartze osasuntsu bat, lanean emankorra dena posible egingo duten ekimenak diseinatzea proposatzen dute horretarako.

Proiektuak europako bost herrialderen kasuak aztertu ditu: Danimarka, Finlandia, Alemania, Herbehereak eta Erresuma batua. Herrialde hauetan behar baino lehenagoko erretiroa sustatzen zuten lehen politika publikoek, eta kontrako posizioa dute orain.

EZTABAIDA
Lan-bizitza erretiro adinetik haratago luzatzeak ekar ditzakeen desberdintasun sozialen  inguruko interesa eta kezka ageri da txosten honetan, pertsona edo langile guztiek ezin baitute lanean jarraitu. Zenbait populazio-taldek, lan mundua behar baino lehenago eta gogoz kontra uzteko arrisku handiagoa dute; osasun kaskarragoa (lanarekin lotuta egon daitekeena) dutelako. Honek gainera, erretiro garaian bizi-kalitate okerragoa izatea ekarriko du, eta zahartzaroan pobrezia-arrisku berriak sortzea.

ONDORIOAK

  • Azken urteotan lanean ari diren adineko pertsonen kopuru eta proportzioaren hazkundea ezin da, zuzenean, pentsiodun izateko aukera atzeratzen duten erreformekin lotu. Erreforma hauek ordea desberdintasunak handiagotzeko potentziala dute.
  • Azkenaldian pentsio sisteman eman diren azken erreformen ondorioak simulatzeko ereduak sortu dira eta hauek diote “Pensiones de contribución definidas (CD)” delakoen aldeko mugimenduek, pentsioen  kopuru eta aberastasunen desberdintasuna areagotuko dutela, bereziki oinarrizko hezkuntza, edo hezkuntzarik jaso ez duten emakumeen kasuan. Ikuspuntu sozialetik  CDak jasangarriagoak badira ere, gertatu daiteke sozialki jasangarriak ez izatea.
  • Gaixotasun kronikoak lan-mundutik goiz irtetearekin lotura zuzena dute, eta generoen arteko desberdintasunak ere nabariak dira. Aurretik bizitako lan baldintzek ere osasunean eragina izan dezakete, erretiroaren momentua iristen denean. Hori dela eta, lan baldintzak hobetzeko esfortzuak ezinbestekoak dira osasun-ezberdintasunak murriztea nahi badugu.
  • Arlo soziosanitarioari dagokionean, EXTENDek ondorioztatu du epe-luzeko gaixotasunak landu eta aurre egiteko ikuspuntu untegralik ez dela garatu apenas.  Badirudi arlo soziosanitarioa ez dagoela zahartzen ari den langilego honentzat prestatuta.
  • Arduradun politikoek lana sustatzeko neurri gehiago planteatu behar dituzte, pentsioen erreformak eta jubilatzeko adina aukeratzeko posibilitateaz haratago, lanean osasuna eta ongizatea lantzeko, adinagatiko diskriminazioari lanean aurre egiteko, eta lana eta zaintza kontziliatzen dutenei lauguntzeko neurriak ere kontuan hartzen dituena
  • Lantokiak oso garrantzitsuak dira osasun eta ongizaterako, eta horrenbestez osasunaren sustapenerako lehentasunezko tokiak izan behar lukete. Ugazabei laguntza eman behar zaie lehen mailako prebentzioaren aldeko neurriak har ditzaten. Neurri hauek bereziki garrantzitsuak dira lan-uzte goiztiarra ohikoa den sektoreetan eta arlo soziosanitarioan.
  • Politikak lan-bizitzaren luzapenean duen eraginaren jarraipena egiteko beharra dago. Garrantzitsua da erretiro-adinaren igoerak lan-patroietan eta jasotako onuretan duen eragina neurtzea.

PRAKTIKA ONAK
EXTEND proiektuak bizitza laborala luzatzeko hamar praktika on identifikatu ditu; ekimen isolatuak dira baina, ez lan-ondorengoko bizitzan sorten diren desberdintasunen arazoari heltzeko esfortzu edo estrategia koordinatu bat.Esanguratsuenak:

  • Danimarkako aldez aurretiko erretiro plana (Efterløn),1979an sortu zen bizi-itxaropenean ematen diren desberdintasun sozialei aurre egiteko.
  • Finlandiako eta holandako pentsio-politikak, oinarrizko diru-sarreren babesa bermatzen dutenak, eta erretiro-adinaren luzapena
  • Finlandiako” Adineko langileen programa nazionala” (FINPAW), lantokian osasuna promozionatzea sustatzen duena
  • Perspektivo 50plus- Beschäftigungspakte für Ältere in den Regionen”, alemaniako programa. Lanik gabe dauden adineko pertsonak lan munduan txertatzeko programa.
  • Finnish Life Course Management ikuspuntua, lan ibilbide osasuntsu eta jasangarriak sustatzen dituena; horretarako trantsizio egoeran dauden pertsonen karreraren kudeaketa sustatzen du.
  • UK Yorkshire Houseing Association plana, behar dutenei etxebizitzak eta beharrezko arreta edo zaintzak eskaintzen dizkiena, horretarako aniztasunera, malgutasunera eta ongizatera zuzendutako politikak erabiliz.
  • Alemaniako Sozial-Holding der Stadt Mönchengladbach, adinaren kudeaketa korporatibo integralean praktika onak dituena eta berriki, “bizitzara orientaturiko langileen politiketan” ere aplikatu dena.
  • Carrera berantiar batekin konpromisoa izeneko programa finlandiarra. Honen helburua adineko langileek (+55) adinkeriaren edo adinagatiko diskriminazioarekiko duten pertzepzioa aldatu eta partehartzea handitzea da.

Nahi izanez gero, International Longevity Centre-k argitaratzen duen El proyecto EXTEND Explorando las reformas de las pensiones, empleo y desigualdades” (The EXTEND Project. Exploring pension reforms, work, and inequalities) dokumentuan topatuko duzu txosten osoa