Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak nekazaritza politika komunaren (PAC) 46 milioi euro baino gehiagoren laguntza zuzenak iragarri ditu 2019rako (Gobernu Bilera 2019-02-19)

fotoconsejo.jpg

2019.eko otsailak 19

  • Oinarrizko ordainketara, ordainketa berdera eta laguntza elkartuetara bideratuak dira partidarik garrantzitsuenak 
  • Eusko Jaurlaritzak eskualdeen protagonismo handiagoa eskatu du Nekazaritza Politika Komuna (PAC) deseinatzeko orduan, bakoitzaren beharretara egokitu dadin 

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindua onartu du, zeinaren bitartez 2019ko ekitaldirako Nekazaritza Politika Komunen laguntza zuzenak esleitzeko deialdia egiten den. Laguntzen zenbatekoa 46,26 milioi eurokoa izango da eta Autonomia Erkidegoaren Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordainduko dira, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) kontura. Eskaerak Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, datorren apirilaren 30era arte. 

Eusko Jaurlaritza aspalditik ari da erreklamatzen Europako agintarien aurrean laguntza horiek ahalik eta gehien egokitu daitezen Euskadiko errealitatera eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Planarekin bat etor daitezen, zeinak helburu hauek baititu: belaunaldien errreleboa, baserri munduaren modernizazioa, berrikuntza eta lehiakortasunaren ideien garapena, nekazaritza eremuko prestakuntza, nekazaritzako elikagaien industriaren babesa, eta kalitate bereizgarrien balio erantsiaren sustapena. Helburuak dira, halaber, ingurumena eta paisaia naturalaren babesa, oinarrizko zerbitzuak jartzea baserri guneetan, eta lanpostuak sortu eta dibertsifikatzea landa eta itsasertzeko ingurunean. 

Horrela, kopuru osoaren banaketa honako hau izango da:

  • Oinarrizko ordainketa: 22 milioi euro.
  • Ordainketa berdea, klimaren eta ingurumenaren ikuspegitik onuragarriak diren nekazaritza jardueretarako (Greening): 11,50 milioi euroOrdainketa osagarria, nekazaritza jarduera bati ekiten dioten nekazari gazteentzat: 000 euro
  • Nekazaritza ustiategi txikietarako erregimen erraztua: 1,90 milioi euro
  • Laguntza Elkartuak (nekazariak eta abeltzainak): 10,10 milioi euro

Dekretuan arautzen diren PAC laguntzen diru kopurua ez da gehiegi aldatu azken urteotan, 45 milioi euro ingurukoa baita.

Eskaerak egiteko epeak eta baldintzak

Laguntza hauek eskuratzeko eskaerak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren menpeko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aurreikusitako edozein lekutan aurkeztuko dira, datorren otsailaren 1a eta apirilaren 30a arteko epearen barruan. Beharrezkoa izango balitz, eskaerak aurkezteko epea aldatu ahal izango da, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren Erabakiaren bidez, betiere hori egitea Europar Batasunak baimenduko balu eta baimen horretan jarritako mugen barruan.

Halere, ezarritako epea amaitu eta ondorengo 25 egun naturaletan aurkeztutako eskabideak ere onartuko dira, baina kasu horietan, kenduta ezinbestezko eta aparteko egoerak, laguntzen zenbatekoak ehuneko bat txikiagoak izango dira atzerapenaren egun baliodun bakoitzeko.  Atzerapena 25 egun baino gehiagokoa bada, eskabidea ez da onartuko.