Segurtasun Saila

Euskalmeten iragarpenaren arabera, hauteskunde-egunean prezipitazioak izateko probabilitatea txikia da, eta tenperatura maximoak 16 eta 17 ºC ingurukoak izango dira.

Argitalpen-data: 

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak iragarri du datorren igandean, apirilaren 28an, hauteskunde-egunean, prezipitazioak izateko probabilitatea txikia dela eta tenperatura maximoak 16-17 ºC ingurukoak izango direla, batez ere EAEren barnealdean, eta zertxobait baxuagoak kostaldean. Tenperatura minimoak, aldiz, zertxobait baxuagoak izango dira barnealdean, 3-6 ºC ingurukoak, eta kostaldean, berriz, zertxobait epelagoak.

Euskalmeten arabera, bihartik, apirilaren 26tik, aurrera, desagertu egingo da aurreko egunetako ezegonkortasuna, eta EAE Azoretako antizikloiaren eraginpean egongo da. Asteburuan zehar goi-presio horiek Europa barnealderantz egingo dute, eta eguraldia, beraz, egonkorra izango da, batez ere igandean.

Hala ere, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da bai ostiralean bai larunbatean, eta gurera iritsiko diren fronteek hodeiak eta prezipitazio-apur bat utziko dituzte, batez ere ostiralean. Egun horretan zaparrada moderatuak espero dira.

Igandean, berriz, lehenengo orduetako hodei-arrastoak desegiten joango dira, eta arratsaldean ostarte zabalak sortuko dira. Haizeak iparretik joko du goizean eta ipar-ekialderantz egingo du arratsaldean zehar.

Oharra: Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (http://www.euskalmet.euskadi.eus ) eta Twitter (@Euskalmet) bidez.