Segurtasun Saila

Euskalmetek apirila beroa izan dela ondorioztatu du, azken urteotako joerari eutsita

Argitalpen-data: 

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak, azken urteotako tenperaturaren joerari eutsita, 2019ko apirila EAEn beroa izan dela baieztatu du. Aurten, apirileko batez besteko tenperatura 12-13°C-koa izan da kostaldean eta 10°C ingurukoa Arabako lautadan.

Euskalmeten datuen arabera, pasadan apirilean tenperaturak gora egin du, gehiago kostaldean eta gutxiago barnealdean. 1981-2010 denboraldi klimatologikoaren batez bestekoarekin alderatuz, 0,6°C altuagoa izan da apirileko tenperatura, hau da, azken urteotako joerari eutsita, anomalia positiboa izan da beste behin.

Joera hori apirilean ez ezik udaberri osoan ere antzematen da, baita maiatzean ere. Azken 30 urteotako datuak ikusita nabaria da maiatzeko tenperaturak izan duen portaera, izan ere horietako 22 beroak izan dira. Beroena 2017ko maiatza izan zen, 2,4°C-ko anomalia positiboarekin eta ondoren 2011koa, 1,8°C-ko anomalia positiboarekin.

Hotzenen artean 1984ko maiatza dugu, 4°C-ko anomalia negatiboarekin eta 2013koa, 3°C-ko anomalia negatiboarekin.

Zutabe gorriak: anomalia positiboak. Zutabe urdinak: anomalia negatiboak

 

 

.