Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenari babesa 2019ko Txotx denboraldiaren hasieran

2019.eko urtarrilak 16

2019ko Txotx denboraldia ireki da Astigarragako Gartziategi sagardotegian eta bertan egon da Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz ondoan duela. Denboraldiaren irekiera Olatz Arrieta kazetariaren esku egon da, eta bera izan da sagardoa dastatu duen lehena, XXVI. Sagardo Berriaren Egunean.

2018ko uztak 11,78 milioi litro inguru sagardo egitea ekarri du. Bertako sagarrekin 1.500.000 litro sagardo egin dira, Euskal Sagardoa jatorri izendapenarekin. Guztira 50 sagardotegik egin dute Euskal Sagardoa: 43 sagardotegi Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban. Horiek denak 486 hektarea baino gehiago dira eta 234 ekoizlek baino gehiagok hartu dute parte.

Txotx denboraldiari hasiera eman aurreko prentsaurrekoan, Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, esan duenaren arabera, “une honetan EUSKAL SAGARDOAren etorkizuna eraikitzen ari gara, eta gure asmoa da urtetik urtera bertako sagarrekin egindako sagardoaren ekoizpena handitzea, Euskal Sagardoa J.I.ren barruan egindako sagardoaren %100 izan arte. Sektorea batzea, sagardoaren kultura sustatzea, sagar ekoizleei eta sagardogileei bultzada bat ematea eta kontsumitzaileei kalitatea duen bertako produktu bat eskaintzea da proiektu honen asmoa -ziurtatu du-”.