Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Herriko Gazte Orkestraren udako denboraldia uztailaren 19an hasiko da, Hondarribian

Argitalpen-data: 

EGO1.jpg

Gaur aurkeztu du Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako denboraldia, non bi obra garrantzitsu interpretatuko baititu: Saint Saënsen “Dantza makabroa” eta Txaikovskiren “Bosgarren sinfonia”. Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, egin da aurkezpena, non Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailaren eta Vital, Kutxa eta BBK fundazioen arteko elkarlana goretsi baitu Kulturako sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioko presidenteorde Joxean Muñozek. Gure erkidegoko musikari gazteei kalitateko trebakuntza eskaintzeko Kulturako Saila eta euskal kutxak jorratzen ari diren bidean beste urrats bat dela lankidetza hori adierazi du Muñozek.

Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailaren eta Vital, Kutxa eta BBKren fundazioen arteko elkarlana beste urrats bat da gure erkidegoko musikari gazteen kalitateko trebakuntza sustatzeko Kulturako Saila eta euskal kutxak jorratzen ari diren bidean.

EGO, aitzindari Euskal Herriko trebakuntza sinfonikoan

Zalantzarik gabe, gure gazteak errepertorio profesional baterako trebatzea du helburu orkestra horren programazio konplexuak. Izan ere, beste hautagai batzuen aukera berak izan ditzaten tresna pedagogikoak eskaintzea, ez dago beste modurik gure gazteak lehiakortasunez jardun daitezen egungo merkatu geroz eta globalago eta zailagoan.

Orkestra sinfonikoetan jarduteko geroz eta aukera gutxiago eskaintzen ditu gure inguruneak; hori dela-eta, trebakuntza osoa behar dute gure gazteek, beste aukerarik ez baitaukate merkatu globalean lehiatzeko. Honenbestez, gure erkidegoko musikari gazteen kalitateko trebakuntza sustatzeko Kulturako Sailaren ekimenaren beste urrats bat dugu prestakuntza hori.

Hogeita bi urteko ibilbidea

1997an sortu zen Euskal Herriko Gazte Orkestraren Fundazioa, duela hogeita bi urte. Datuok ditu haren jardueraren adierazlerik onenak: musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 bat kontzertu; zenbait emanaldi nazioarteko sei herrialdetan; 120.000 ikus-entzule, eta mila gazte orkestran 22 urte hauetan.

Fundazioaren helburuak are sendoago erakusten dituzte zenbaki horiek:

  • Orkestrarako musika-trebakuntzako bide alternatibo bat eskaintzea Euskal Autonomia Erkidegoko musikari gazteei, lanbide horri ekin aurreko prestakuntzaren osagarri izan dakien, gure gazteen artean musikaren balioak susta ditzan, eta euskal musika hemen eta nazioartean zabal dezan.
  • Musikari gazteak harremanetan jartzea lan-merkatuarekin, musika-ikasketa arautuen eta alor profesionalaren artean zubiak eraikiz.
  • Musikaren balioak sustatzea gure erkidegoko gazteen artean.
  • Pizgarria bat izatea musika-ikasketa arautuko ikasle guztientzat.

Asmo handiko musika-programa hau prestatu dugu helburu horiek lortzeko:

Musika-programa

EGOk inoiz izan duen musika-programarik osoenetako bat dugu aurtengo udakoa, hezkuntzarako eskaintzari dagokionez. Errepertorio sinfoniko hau interpretatuko du:

Hona Euskal Herrian emango dituen kontzertuen egutegia:

Uztailak 19 Hondarribia Itsas Etxea Auditorioa 20:00
Uztailak 20 Bilbo Campos Elíseos Antzokia 20:00
Uztailak 21 Gasteiz Principal Antzokia 20:00
Uztailak 22 Donostia Viktoria Eugenia Antzokia 20:00