Erosketa arduratsuko turismoaren aurkezpena

618493B1-F23E-46D6-B785-E747FADFB965.jpeg

2019.eko uztailak 12

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, “Erosketa arduratsuen turismoa” ekitaldia aurkeztu du, uztailaren 8tik 12ra bitartean izan den Turismo Astearen amaiera gisa.Euskal firmak, diseinatzaileak eta artisauak batu dira ekitaldi horretan; bertan, berezitasuna, jasangarritasuna eta turistentzako Euskadiko produktuen erakargarritasuna izan dira balio nagusiak.

 

Sailburuak gogorarazi du turismoak eta merkataritzak 236.000 langile dituztela, alegia, Euskadiko enpleguaren % 25 eta BPGd-aren % 17. “Jarduera-eragile izateaz gainera, hurbileko merkataritzak gure herri eta hirietako gizarte- eta lurralde-kohesioan laguntzen du eta gure auzoei identitatea eta berezitasuna ematen die”.

 

“Hori dela eta”, esan du, “bi sektoreen indarrak sustatu eta sinergiak sortu behar ditugu. Emaitzak sustatu eta garatuko dugun produktua izan behar du, Erosketa arduratsuen turismoa Euskaditik izenekoa”.

 

“Euskadik aukera du merkatu-joera hori aprobetxatzeko eta benetako erosketa paregabeen esperientziak sustatu eta garatzeko. Gure turismo-eskaintzari balioa ematen dioten eta, aldi berean, turismo-marka eta posizionamendua zehazten dituzten saltokiak”, nabarmendu du.

 

Erosketa arduratsuen turismoa

 

Euskadik produktu bereziaren, jasangarriaren eta berezko identitatedunen alde egiten duten lehen mailako markak ditu. Firma horien balioa nabarmentzeko autonomia-erkidego osoan dauden berezko saltokiekin, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailak ekitaldi hau jarri du abian; bertan, zenbait euskal firmak parte hartu dute, besteak beste, Zergatik, Betolaza, Kionita, Eder Aurre, Amarenak edo SKFK firmek. Haiek beren proposamenak aurkeztu dituzte Bilboko Itsas Museo honen kanpoaldean jarritako pasarelan.

 

Desfilea osatzeko, nazioartean ospetsuak diren euskal marken lan batzuk ikusi dira, besteak beste Sophie et Voilà, Mar Cadarso, Amaia Txabarria, Minimil, Mercedes de Miguel eta BOX San Sebastián-enak. Haiek ere berezko kultura-identitatearen eta beren produktua garatzeko garapen jasangarriaren aldeko apustua egiten dute.

 

Sailburuak hitz egin ondoren, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak probintzia bakoitzean garatu diren erosketa arduratsuen turismo-gidak aurkeztu ditu, Euskadiko federazio guztietako ordezkariekin batera: Maite Balmaseda, Patricia García Gasteiz On-eko kudeatzailea eta Jorge Aio BilbaoCentroko kudeatzailea.