Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Dementzia Europan. Urteko txostena

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Alzheimer Europe (leiho berri batean irekitzen da), dementzia duten pertsonen eta hauen zaintzaileen laguntza sustatzen duen gobernuz kanpoko erakundeak, Europan dementziaren inguruko urteroko txostena (2018) argitaratu du.

Dementia in Europe Yearbook 2018. Comparison of national dementia strategies in Europe txostenak, europako herrialdeek dementziaren arloan dituzten estrategia edota plan nazionalen egoera aztertzen du. Horretarako, dokumentu desberdinetan ageri diren dementzia abordatzeko erak edo ikuspuntuak eta  eta garapen-lehentasunak konparatzen ditu.

Ikuspuntu kuantitatibo batetik, dokumentuak dio egun 21 herrialde edo eskualde europar direla dementziaren abordaiarako estrategia bat dutenak (Austria, Flandes, Txekiar errepublika, Chipre, Malta, Luxenburgo, Ingalaterra, Italia, Israel, Irlanda, Grezia, Herbehereak, Ipar Irlanda, Eskozia, Gales, Eslovenia, Suitza, Danimarka, Finlandia, Norvegia eta Portugal). Gainera, badira bi herrialde non gobernuek estrategia bat garatzeko konpromisoa duten (Alemania eta Suedia). Gaixotasun neurodegeneratiboen bi estrategia ere argitaratu dira (Frantzia eta Espainia)

Analisi kualitatiboa. Zenbait desberdintasun
Estrategia guztietan ikusten da zenbait lehentasunen inguruko akordioa; bai sentsibilizazio sozialeko gaietan, baita zaintza, tratamendua eta ikerketa bezalako gaietan ere. Estrategia hauek ordea, bere oinarrizko testuinguru sozioekonomiko, politiko edo organizatiboaren isla baino ez dira (osasun sistema eta gizarte zerbitzuen sistemaren ezberdinak dira).
Dokumentuen denbora-planteamenduaren inguruko desberdintasun batzuk daude, estrategia batzuk denbora itxi batera mugatzen baitira (4-8 urte bitartean, kasu gehienetan) eta beste batzuk ordea, ez dute hasiera edo amaiera datarik.
Herrialde ezberdinetan termino desberdinak erabiltzen dituzte antzeko zerbitzuen inguruan hitz egiteko, eta ikuspuntu diferenteak dituzte gainera: goi-mailako estrategietatik hasi eta estrategia preskriptiboetara heldu arte; mikro zein meso kudeaketa mailakoak.

Txosten honek, gainera, baliabideen esleipen ezberdinei eta finantziazio aukerari garrantzi handia ematen dio estrategia eta plan nazionalen hedapenean, non lau kategoria nagusi nabarmentzen dituen: erabat finantzatutako estrategiak (Danimarka), baliabideak eta finantzaketa esleituta baina erabat eskuragarri ez dituzten estrategiak (Grezia) edo proiektu konkretuetarako finantzazio konpromisoak dituztenak (Ingalaterra, Finlandia, Alemania, Herbehereak eta Norbegia), edo bere finantzaketaren inguruko daturik ez dugunak.

Partehartzeari dagokionean, zenbait estrategiak dementzia duten pertsonak eta beren zaintzaileak talde separatu bat bezala tratatu dituzte, eta beste batzuk aldiz beste kolektibo batzuekin batera (klinikoak, zaintzaileak, akademikoak, etab) . Zenbait kasutan, beste erakunde, profesional, etab  batzuei kontsulta ireki eta publikoak egin zaizkie

Estrategia/plan nazional guztiek arreta berezia jartzen  arreta soziosanitarioaren koordinazioan eta komunitateko laguntza ezberdinetan, baita arreta-mailen arteko koordinazioan( lehen mailakoa eta bigarrenekoa edo espezializatua) ere, bereziki kasuaren diagnostiko eta kudeaketa prozesuan. Ikuspuntu ezberdinak daude halere: batzuek dementziaren abordaia eta diagnostikoa lehen mailan egin beharko litzatekeela diote, eta beste batzuk berriz diagnostikoa Arreta espezializatu edo berezian egitearen aldekoak dira.

Diagnostiko ondorengoko laguntzak aldatu egiten dira estrategia edo plan batetik bestera. Laguntza hori gaixotasunaren inguruko informazioa, lotura lanak egingo dituen profesional bat, edo kasua kudeatzeko zerbitzu konkretu bat ere izan daitezke.
Komunitatean ematen diren zaintzen koordinazioak – zaintza espazio instituzionaletik (ospitaleak, erresidentziak) ateratzeko joera indartzen ari baita- arretaren koordinazioaz gain, arloen arteko koordinazioa ere eskatzen du: gizarte zerbitzuen arloa eta osasun arloarena. Zenbait estrategia eta plan nazional diziplina anitzeko ekipoen beharrean zentratu dira, dementzia duten pertsonei,  beren gaixotasunean zehar laguntzeko.
Beste kasu batzuetan zaintzen koordinazioa eta jarraipena bermatuko duen arduradun bat aukeratzen dute; profesional hauek perfil ezberdinetakoak izan daitezke (erizainak, lehen arretako medikuak, etab). Estrategia eta plan nazional gehienetan, zaintzak ohiko etxebizitzan eskaintzea da lehentasuna, zenbaitetan – etxean eskaintzea posible ez denean-  eguneko zentroetan egiten da. Badira,  ordea zaintza komunitarioko unitateak aukeratzen dituztenak, gaueko zentroak edo familientzako atsedenaldi zerbitzuak .

Txostenak dementzia duten zaintzaileen estrategia eta planei tarte txiki bat eskaintzen die. Bertan , zaintza lanak egiten dituzten pertsonak dokumentu ezberdinetan agertu behar direla esaten da, erabakiak artzerakoan eta arreta eskaintzerakoan bereziki. Hau da, zaintzaileei dementziadunak hobeto zaintzeko laguntza ematen zaie dokumentu horietan.

Ondorio batzuk

  • Orokorrean, Europan, dementziaren inguruko epe-luzeko estrategien inguruko kontsensu zabala dago; baita gaixotasunaren, zaintzen, tratamenduen eta ikerketaren inguruko kontzientziazio soziala lehenesteko beharraren ingurukoa ere.
  • Dementziaren inguruko abordaia integralak identifikatzen hasi dira herrialde askotan, koordinazio soziosanitarioa eta maila asistentzialen arteko koordinazioak oraindik ere ezinbesteko erronka izaten jarraitzen duen arr

Gaiaren inguruko informaizo gehiago nah iizanez gero, txosten osoa duzu ondorengo loturan: Dementia in Europe Yearbook 2018. Comparison of national dementia strategies in Europe