Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Donostiako Hamabostaldiaren 80. edizioaren aurkezpenean

Argitalpen-data: 

80Hamabostaldia.jpg

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioaren aurkezpenean. Aurtengo edizioa osagai erakargarriz beteta dago eta nabarmendu behar da mundu mailako proiekzioa duten artista euskaldunen presentzia. Ainhoa Artetak, Lucía Lacarrak edota Juanjo Menak Hamabostaldian eman zituzten lehen urratsak, eta Donostiara itzuliko dira, “Madamme Butterfly” operarekin, Víctor Ullate Ballet konpainiaren “Antígona” ikuskizun berriarekin eta London Philharmonic Orchestrarekin.

Nabarmentzekoak, era berean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainiko duen “El castillo de Barba Azul”, Bartoken opera bertsio formatuan; eta Tom Johnsonek idatzitako “Lau noten opera”, Tabakalerako Patioan gozatu ahal izango dena.

Orchestre de Paris, Khatia Buniatishvili pianista, Ballet Flamenco de Andalucía, Bremengo Deutsche Kammerphilarmonie edota Mahler Chamber Orchestra Donostian izango dira. Eta Donostiako Orfeoiak, Hamabostaldiko klasikoetako batek ere ez du hutsik egingo.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. edizioa abuztuaren 1ean hasi eta hilaren 31n bukatuko da. Jaialdiak 90 proposamenetik gora eskainiko ditu; hamar ziklo izango dira, eta Donostian nahiz Gipuzkoako beste lekuetan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean izango dira emanaldiak.

Musika Hamabostaldiak sarreren salmenta orokorrari ekingo dio. Hamabostaldiko Lagunentzako aurrez erreserbatutako tartean leihatilako helburuaren %40ko diru-bilketa egin da.

Salmenta orokorra bihar, asteartea, ekainak 4, hasiko da, goizeko 11:30etik aurrera, www.quincenamusical.eus webgunean. Era berean, Kursaaleko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan erosi ahal izango dira sarrerak.

Informazio gehiago, esteka honetan