Segurtasun Saila

Autobabeserako Euskal Arauaren azken aldaketak aztertzeko Segurtasun Sailak antolatu duen lan-jardunaldi batean parte hartu dute hainbat adituk

Argitalpen-data: 

Ponentes

Autobabesaren arloko 250 bat adituk parte hartu dute Segurtasun Sailak antolatutako “Autobabeserako Euskal Araua azken aldaketen ondoren” lan-jardunaldian. Ekimenaren helburua aldaketa horiek indarrean sartu ondoren sortutako zalantzak argitzea izan da.

Jardunaldiaren buruan Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga izan da, eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anituak eta Joko eta Ikuskizunetako zuzendari Aitor Uriartek parte hartu dute.

Autobabeserako Euskal Arauak zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen ditu, larrialdiei aurre egiteko, eta helburua du euskal gizartearen segurtasun-maila hobetzea horien titularren autobabes-betebeharrak ezarrita.

Horretarako, teknikari egiaztatuek egindako autobabes-plan bat izan beharko dute, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskribatu beharko dute, ezarri egin beharko dute eta ariketen eta simulakroen bidez horien efikaziari eutsi beharko diote.

Autobabeserako Euskal Arauan egindako arauzko azken aldaketen artean Aurreikus daitezkeen Arriskuetarako Baliabideak nabarmentzen dira, hau da, gerta litezkeen arriskuen aurrean jarduteko baliabideak, jada garatzen ari zirenak. Arauaren azken aldaketan horien edukia zehaztu da, eta ekitaldi guztietarako derrigorrezkoak direla ezarri da.