Zabaldu dira Gauzatu - Ezartzeak Atzerrian eta Bideratu Berria industria-laguntzen programak (Gobernu Bilera 2018-02-13)

fotoconsejo.jpg

2018.eko otsailak 13

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak zabaldu du atzerrian euskal enpresen ezarpena sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Ezartzeak Atzerrian eta krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko industria-laguntzen programen eskabideak aurkezteko epea.                             

Gauzatu-Ezartzeak Atzerrian programak 5 milioi euro bideratuko ditu, kanpoan eraikuntza berriko instalazioak irekiz edo enpresak eskuratuz, atzerrian euskal enpresen inbertsiorako bide ematen duten finantza-laguntza emateko. 

Programa horren helburua da gure enpresen nazioarteko jarduera eta haren errentagarritasuna sendotzea eta finkatzea; kanpoan salmentak areagotzeko jarduketak ez ezik, esportazioaz bestelako formulen bidez, besteak beste kanpoko ekoizpen-ezarpenaren bidez, nazioartekotzeko prozesuan jauzi kualitatiboa eman nahi duten enpresak sustatzea eta bultzatzea ere. 

Eskabideak 2018ko martxoaren 31ra arte aurkez daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoarekin bat etorriz, baliabide elektronikoei jarraikiz, www.euskadi.eus helbidean. 

Bideratu Berria % 71 hazi da 

Bideratu Berria programa % 71 hazi da aurten, eta 2.400.000 € bideratzen ditu laguntzetara, aurrerakin itzulgarri gisa, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko industria- eta finantza-neurrietarako. Enpresek laguntza horiek epe ertainerako eta luzerako bideragarritasuna berrezartzeko prestatzen diren berregituratze-planetan sartu beharko dituzte.           

Laguntza horietara jo ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 

  1. Eraginpean dagoen lan-zentroa eta/edo esplotazioa izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  2. Enpresa txiki edo ertaina izatea, Legean ezarritako irizpideei jarraikiz.
  3. Laguntzen eskaeraren egunaren aurreko bi ekitaldietan, gutxienez bi egoera hauetako batean egotea: 
  • Ekitaldi bakoitzean langile enplegatuen batez besteko kopurua berrogeitik gora izatea.
  • Aktiboen partidak, guztira, 1,5 milioi eurotik gorakoa izatea.
  • Negozioen urteko zifraren zenbateko garbiak 3 milioi euro gainditzea. 
  1. Krisi-egoeran egotea. 

Eskabideak urriaren 31ra arte aurkez daitezke, kanal elektronikoaren bidez, honako egoitza elektroniko honetan: http://www.euskadi.eus/industria.

Espedientera eta eskabidearen ondoko tramiteetara jotzeko, kanal elektronikoa baliatuko da, honako helbide honen bidez: http://www.euskadi.eus/misgestiones