Urritik aurrera, euskal funtzionarioek 2017ko soldata baino % 1,75 gehiago kobratuko dute (Gobernu Bilera 2018-10-09)

logoconsejo.jpg

2018.eko urriak 09

Neurriak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta 70.000 pertsonarengan izango du eragina; 68 milioi euroko aurrekontu-kostua ekarriko du

Eusko Jaurlaritzak, horrela, behin betiko argituko du azken hilabeteotan Espainiako oinarrizko araudian izan diren aldaketek langile publikoen lan-baldintzen inguruan eragindako zalantza 

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko langile publikoen soldata igo ahal izateko akordioa onetsi du.  Dokumentuak dakarren bezala, “Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta EAEko sektore publikoko partzuergoak” eratzen dituzten 70.000 pertsona inguruk, urritik aurrera, 2017an baino % 1,75 gehiago kobratuko dute.

Soldataren igoerak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak; aurrekontuan 68 milioi euroko eragina izango du eta bi tartetan kontzentratuko da:

  • % 1,5, 2018ko urtarrilaren eta abenduaren artean.
  • % 0,25, 2018ko uztailaren eta abenduaren artean.

Akordio horren bidez (eta beste bat ere etorriko da eta horrek Itzarri-EPSVren ekarpenen % 1eko igoera jasoko du), Eusko Jaurlaritzak behin betiko argituko du azken hilabeteotan Espainiako oinarrizko araudian izan diren aldaketek langile publikoen lan-baldintzen inguruan eragindako zalantza.