Urola Eskualdeko udalen Trantsizio Energetikoarekiko konpromisoa aitortu du energiaren euskal erakundeak

EVE_Urola.jpg

2018.eko urriak 11

  • Aitorpena gaur goizean egin da Zumaian, Aitzuri pilotalekuaren kasua ezagutzeko bisita tekniko batekin, eguzki-energia termikoko instalazio bat baitauka
  • 2007az geroztik udal-igerilekuetako estalkian daukan eguzki-energiako instalazioa eragile gisa baliagarria izan da energia-efizientziako eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektu berriak ezartzeko, trantsizio energetikoan urrats berriak egitea ahalbidetuz.
  • EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Energiaren Euskal Erakundeak Urola Kostako eta Urola Erdiko udalerrietako ordezkariak bildu ditu gaur Zumaian, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko.

Hitzorduak, Zumaiako Aitzuri Pilotalekuaren efizientzia-ezaugarriak eraikuntzaren eta energia-kontsumoaren ikuspuntutik ezagutzeko bisita tekniko bat hartu du barnean. Duela bi urte inauguratu zen kirol-azpiegiturak hiru eguzki-panel termiko ditu, eta pilotalekuaren nahiz eraikin berean dagoen tabernaren ur bero sanitarioko premiak estaltzea ahalbidetzen dute. Gaur goizean egindako bisita teknikoak aukera eman du eraikinetan energia-aurrezpeneko irizpideak ezagutzeko, baita teknologia berrien aplikazioa ere, adibidez led-teknologia argiztapenerako, eta era berean energia berriztagarrien erabilera ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, Zumaian energia berriztagarrien aldeko apustuaren une gorena 2006. urtea izan zen, Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak udalerriko igerilekuetako estalkian dagoen eta Euskadiko handienetakoa den eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio bat ipintzeko hitzarmen bat sinatu zutenean.

EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak arrazoi bikoitzarengatik izan du elkarraldia udal-ordezkariekin; alde batetik hurbiletik ezagutzea “trantsizio energetikoarekiko konpromisoa azaltzen duen” proiektu hori, eta bestetik ageriko egitea inguruko udalak (Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia) energia berriztagarrien efizientzian eta bultzadan egiten ari diren ahalegina. Ansolak trantsizio energetikorako agertutako inplikazioa eskertu die, eta egindako lanarekiko esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sortutako “Energiaren Bidea - Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria eman die. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka jarriko da ikusgai Euskadiko udalerrietako udal-instalazioetan.

Elkarraldia gaur goizean izan da, eta beste eskualde eta mankomunitate batzuetara ere hedatzen ari da, –EAEren % 72tik igaro da eta 181 udalerritako energiarekin lotutako ekimenak onartu ditu–. EEEk udalerriak egin nahi ditu euskal trantsizio energetikoaren garapenean duten paperaren garrantziaren partaide toki-esparrutik begiratuta. Zerbaitegatik hartzen dute parte Euskadiko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta kuadrillek energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Plataformek beren zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira parte-hartze horiek, Lurralde Historikoetako Foru Aldundiekin eta Udalsarea 21 sarearekin koordinatuta.

Trantsizio energetikoarekiko konpromisoa apustu irmo baten eragilea da

Zumaiak 2007az geroztik eguzki-energiako instalazio bat dauka, bere garaian Euskadiko handienetakoa izan zena, Energiaren Euskal Erakundearekin sinatutako hitzarmen baten ondorioz. Elektrizitatea produzitzeko planta hori Lubaki kiroldegiaren estalkian dago kokatuta, Zumaian.

EEEk kudeatzen duen instalazio horrek urteko 80.000 kWh produzitzen ditu, hiru kideko 30-35 familiaren kontsumoaren baliokideak. Horrek atmosferara urteko 26.480 Kg CO2 emititzea saihestuko du, eta urteko 15 petrolio-tona baliokide aurreztea ahalbidetuko du beste iturri mota horri dagokionez.

Trantsizio energetikoan aurrerantz egiteko xedez energia berriztagarriak eta energia-efizientzia bultzatu beharraz konbentzituta egonik, udalek beste hainbat ekimen garatu dituzte, adibidez argiteria publikoa berritzea, mugikortasuna elektrifikatzea, eta autonomia energetiko handiagoa izateko beste neurri batzuk.

Aitzuri pilotalekua eraikin modernoa da, eguzki-energia termikoko instalazioetan egindako aurrerapenak biltzen dituena ur bero sanitarioa hornitzeko pilotalekuari nahiz eraikinean kokatuta dagoen ostalaritza-negozioari, eta neurri handi batean led-teknologian oinarrituta dagoen argiztapen efizientea dauka, % 50eko energia-aurrezpena ahalbidetzen duena.

Aitortutako udalak

Gaur goizean Zumaian izan den hitzordura 11 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu:

1.- Aia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

2.- Aizarnazabal: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

3.- Azkoitia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena. Eguzki-panelak ditu helduen egoitzan.

4.- Azpeitia: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena), ibilgailu elektrikorako karga-puntu publikoen ezarpena eta 2 ibilgailu elektrikoren erosketa udal-flotarako, geotermia-instalazio bat dauka kiroldegian eta eguzki-panel fotovoltaikoak hainbat eraikinetan.

5.- Beizama: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

6.- Errezil: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

7.- Getaria: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

8.- Orio: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.

9.- Zarautz: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panelak hainbat eraikinetan.

10.- Zestoa: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.

11.- Zumaia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panelak kiroldegian eta pilotalekuan.

EEEren laguntzak, udalentzako babes-tresna

Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Funtsezko babes ekonomikoa da esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko, baina zuzkidura ekonomiko horretaz gain, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposatutako planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du EEEk.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenetara zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Horrez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio-proiektuei, zein udal-eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio-proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaizkiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Eta berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sortutakoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.