Ullibarriko urtegiak asteburuan ura husteari ekingo dio, azken orduko meteorologia aurreikuspenak aintzat hartuta

20030205_01_0004.JPG

2018.eko urtarrilak 05

Aurrena, urtegiaren kudeaketarako protokoloak zedarritutakoari jarraiki hasiko da hustutzen; hustutzen hasi eta 12 ordura, 30m³/s ur isuriko da Zadorrara

Astebururako azken orduko meteorologia-aurreikuspenen arabera, atzoko aurreikuspenek ziotena  baino euri oparoagoak datoz, eta urtegiaren ur-maila azkarrago hasaraziko dute, hortaz

 Ullibarriko ur-lamina urtegi-gainezkabidearen maila parean da; beraz, prebentziozko ur-hustutzea egitea ahalbidetzen du; azkeneko euri- eta tenperatu-aurreikuspenak egikaritzekotan,   leku egiteko Ullibarrin bilduko diren euri-ur berri nabarmenei

Vitoria-Gasteiz. 05.01.2018. Gaur arratsaldeko 17:30etan, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaia (urtegi-sistema honen jarraipena egiteko adostutako protokoloak zedarritutakoari jarraiki). Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Cabredo  izan da  mahaiko lehendakari lanetan. Mahai honetara erakunde hauetako ordezkariek dira deituak: URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Eudel, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Mahaiaren batzar berri honen xedea: Euskalmetek igorritako azken orduko meteorogia-aurrikuspenak elkarrekin aztertzea. Izan ere, asteburuan euria nabarmen areagotuko da, eta, ondorioz, Zadorrako sistemako urtegien betetze maila azkarrago haziiko da, atzoko aurreikuspenekin alderatuta.

Ullibarriko urtegiaren ur-laminak urtegi-gainezkabidearen kotarekin bat egin du gaur: orain, bada, ur-hustutzeari ekin al zaio. Beraz, azken orduko meteorologia-aurrikuspenak (atzo iragarritakoekin alderatuta, nabarmen handiagoak) aintzat hartuta: mahaiak eztabaidatu egin du urtegien ohiko kudeaketa-protokoloak, halako egoera baterako,  ezarritako emariak baino  emari handiago husteaz. Hartara, urtegiak euri-urei eusteko ahalmena gorde dezaten, datozen egunetan euritea etor dakigukeelakoan.

Urtegien egoera, zein datozen egunetarako hidrologia- eta meteorologia-aurreikuspenak aztertu eta gero, mahaiak aho batez honakoa eskatu dio Ebroko Konfederazio Hidrografikoari:

  • Gaur bertan, urtegien kudeaketa-protokoloak ezarritako emari ohikoetan husten hastea (orain dagoen mailarekin, 6-10 m³/s-ko hasi eta, orduak joan ahala, ur-mailak gora egiten duen heinean, 20 m³/s-ra arte igo).
  • Eta hustutzea hasi eta 12 ordura,  30m³/s-ra igotzea. Baita asteburuan hustutze-emari horri eustea ere, Zadorrako arroaren eboluzioaren arabera bestelakorik erabaki arte (emango diren euri-ekarpenen arabera).

Litekeena da asteburu osoan ur-hustutzeak mantendu behar izana, baina ez da aurreikusten Zadorrako arroan arrisku egoerarik sortuko denik. Horregatik, jendarteari lasaitasun-mezu bat helarazten dio Mahaiak: Zadorrako urtegi-sistemaren eboluzioa  aztertzen jarraituko du, eta urtegi-sistemaren kudeaketan suerta litezkeen berriak jakinaraziko ditu.