Legaireko pagadietan izandako kalteak, teledetekzio bidezko lurralde monitorizazioaren adibide.

Argitalpen-data: 

2018/07/04an, Legaire aldeko pagadietan, Entziako mendilerroan, tornado bat izan zen. Zorionez, ez zuen kalte pertsonalik sortu, baina hainbat zuhaitz-hektarea kaltetu zituen.

Copernicus sateliteen konstelazio berriek 5 eguneko harrapaketa-maiztasuna dute Sentinel-2 irudien artean. Konstelazio horiek laguntzen dute kalteak neurtzen eta eremu kaltetuaren bilakaeraren geroko jarraipena egiten. Irudi horiek 10 metroko pixel-tamaina dutenez, eta, geometrikoki eta erradiometrikoki zuzenduta daudenez, eremuaren neurketa zehatza ahalbidetzen dute.

Jarraian agertzen diren irudietan, gertaeraren aurreko eta ondorengo uneak ikus daitezke.

2018/06/23 (RGB)

2018/07/08 (RGB)

Teledetekziorako web-zerbitzuen bidez, Geoeuskadik dagoeneko zabaltzen du, besteak beste, NDVI, NDWI edo NBR indizeen kalkulu historikoa. Horiei esker, landaredian eta hezetasunean egun horretan izan zen bat-bateko aldaketa ikus daiteke. Jarraian agertzen den grafikoan, 2017ko otsailaren 12tik 2018ko uztailaren 8ra arteko bilakaera adierazten da.

Era berean, geroko irudiak prozesatu ondoren, sateliteetako irudiak baliatuta, eremu horren bilakaeraren jarraipena egin ahal izango da.