Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Udan lortutako erabiltzaileei esker, eLiburutegiak 27.000 erabiltzaile inguru ditu jada; Jon Arretxeren "19 Kamera" eta Fernando Arambururen "Patria" izan dira udan zehar mailegu gehien izan dituzten liburuak

eLibu_argazki.jpg

2018.eko irailak 07

  • Maileguan gehien utzi diren filmak, uztailean eta abuztuan zehar, Asier Altunaren ‘Amama’ eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren ‘Loreak’ izan dira.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018/09/07            

Udan lortutako erabiltzaileei esker, eLiburutegia liburutegi digitalak 26.890 erabiltzaile ditu egun, eta hauek, guztira, 10.123 liburu hartu dituzte maileguan uztailean eta abuztuan zehar. Udan gehien eskatu diren liburuak honako hauek izan dira: lehenik, Jon Arretxeren 19 Kamera, eta, bigarrenik, Fernando Arambururen Patria. Uztailean eta abuztuan gehien eskatu diren 15 liburuen artean, 5 euskarazko argitalpenak izan dira eta gainerakoak gaztelaniazkoak. eLiburutegiak eskainitako filmei dagokienez, aurtengo udan gehien eskatu direnak honako hauek izan dira: Asier Altunaren Amama eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak.

Ekainean eLiburutegia filmak eta audioliburuak maileguan hartzeko aukera eskaintzen hasi zenetik, liburutegi digital horrek ia 3.000 erabiltzaile berri irabazi ditu eta, guztira, ia 27.000 ditu. Gorakada esanguratsua izan da, eta eragina izan du, halaber, liburuen maileguan. Aurten, orain arte, ia 36.331 liburu hartu dira maileguan; 10.123 uztailean eta abuztuan. Bi hil horietan, 19 Kamera eta Patriarekin batera, Luz Gabás-en Regreso a tu piel, Almudena Grandes-en Los pacientes del doctor García eta 19 Kamera liburuaren 19 Cámaras gaztelaniazko bertsioa izan dira maileguan gehien eskatu diren liburuak.

  • eLiburutegian maileguan gehien utzi diren liburuak uztailean eta abuztuan:
  1. 19 Kamera – Jon Arretxe.
  2. Patria – Fernando Aramburu.
  3. Regreso a tu piel – Luz Gabás.
  4. Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.
  5. 19 Cámaras – Jon Arretxe.
  6. Las hijas del Capitán – María Dueñas.
  7. La bruja – Camilla Läckberg.
  8. Bilis Negra – Samantha Devin.
  9. El asesinato de Sócrates – Marcos Chicot.
  10. 100 metro – Ramón Saizarbitoria.
  11. 778 Orreaga. El nacimiento de un reino – Arantzazu Amezaga.
  12. Beti oporretan – Harkaitz Cano.
  13. El principito – Antoine de Saint-Exupéry.
  14. Ez naiz ni – Karmele Jaio.
  15. Musika airean – Karmele Jaio.

Udan maileguan gehien utzi diren liburuetako batzuk urtarriletik maileguan gehien utzi diren liburuen zerrendan ere badaude. Hori da 19 Kamera eta Patria liburuen kasua; eLiburutegiaren bidez aurten, orain arte, gehien irakurri diren liburuak dira, bai eta Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua ere. Azken eleberri hori, iaz, eLiburutegiaren bidez maileguan gehien hartu zena izan zen eta, gero, Patria.

  • eLiburutegian urtarriletik maileguan gehien utzi diren 15 liburuak:
  1. 19 Kamera – Jon Arretxe.
  2. Patria – Fernando Aramburu.
  3. Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.
  4. Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.
  5. Cuando sale la reclusa Fred Vargas.
  6. Uretara! Txani Rodríguez.
  7. Regreso a tu piel – Luz Gabás.
  8. El asesinato de Sócrates – Marcos Chicot.
  9. Jenis Joplin – Uxue Alberdi.
  10. De animales a dioses (Sapiens) – Yuval Noah Harari.
  11. 100 metro – Ramón Saizarbitoria.
  12. Todo esto te daré – Dolores Redondo.
  13. Bihotz handiegia Eider Rodriguez.
  14. El principito – Antoine de Saint-Exupéry.
  15. Ez naiz ni – Karmele Jaio.

Filmen mailegua

eLiburutegiaren bidez ekainean hasi ziren filmak maileguan uzten, eta nabarmentzekoa da euskarazko pelikulek izan duten harrera. Maileguan gehien utzitako bost filmen artean, Amama eta Loreak filmez gainera, Paperezko hegazkinak ere badago, Robert Connollyren Paper Planes animazio-filmaren euskarazko bertsio bikoiztua.

  • eLiburutegian maileguan gehien utzitako 10 filmak:

1. Amama.
2. Loreak.
3. El Grúfalo.
4. Oriente es oriente.
5. Paperezko hegazkinak.
6. Ozzy.
7. Salir del armario.
8. Arrugas.
9. Venús: confesiones desnudas.
10. Pagafantas.

Audioliburuak Daisy formatuan eta filmak sartzeko apustua 1.600 filmekin eta 600 audioliburureki hasi zen. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren helburua da urtea amaitu aurretik guztira 2.000 film izatea; horietatik, 300 inguru euskaraz izango dira.

eLiburutegia liburutegi digitala, Estatuko garrantzitsuena, 2014ko azaroan sortu zen, egile-eskubideak babesten dituen eduki digitalen kontsumo antolatua eskaintzeko. Eusko Jaurlaritzak du mailegu bakoitzeko zenbateko bat ordaintzeko ardura eta, horrela, erabiltzaileei kultura-eduki digitaletara doan sartzeko bidea eskaintzen die. Filmen kasuan, eFILMekin lortutako akordio bati esker, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, batez beste, 50 zentimo ordaintzen ditu mailegu bakoitzeko.

Liburutegi digital hau erabili ahal izateko, erabiltzaileak alta eman behar du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) liburutegi publikoren batean. Horrela, liburutegiko txartelaren bidez, erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa izango ditu; halakorik eduki ezean, EISPko liburutegi batera joan daiteke eskatzera. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak ia milioi bat erabiltzaile ditu.