Tapiak Fagor Automotionek Eskoriatzan instalatu dituen sistema berriak bisitatu ditu

2018.eko martxoak 14

Fagorrek inbertsio garrantzitsua egin du gaur egun existitzen diren prestazio hoberenak dituen encoder angularrak eskaini ahal izateko, eta esparruko lidergoa hartu du mundu mailan.

Sailburuak, Javier Zarraonandia sailburuordearekin eta José Pérez Berdud Fagor Automationeko zuzendari Nagusiarekin batera, bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Eskoriatzako plantako ekipamendu teknologiko berezi eta sofistikatuak.