Segurtasuneko sailburuak eta Euskadiko Stop Accidentes erakundeko ordezkariak hitzarmena sinatu dute mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzera bideratuko diren jarduerak garatzeko

Argitalpen-data: 

01.JPG

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Rosa María Trinidad Euskadiko Stop Accidentes erakundeko ordezkariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, 2018. urtean mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzera bideratuko diren jarduerak garatzeko.

Hitzarmena sinatuta, Stop Accidentes erakundeak konpromisoa hartu du bide-segurtasunaren eta trafiko-istripuen arloko kultura alda dadin sustatzeko eta pertsonen ohiturak sustatuko dituzten eta ingurumenarekin arduratsuagoak diren jarrerak txertatuko dituzten jardunak bultzatzeko, baita bide-segurtasunaren arloan prestatzeko eta hezteko ere —oro har, euskal gizartea eta, zehazki, arrisku-kolektiboak eta erkidegoaren aldeko lanak egitera zigortutako bide-segurtasuneko arau-hausleak—.

Era berean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzarekin batera antolatzen eta planifikatzen dituzten ekintzetan eta jardueretan, aholkularitza eskainiko du, parte hartuko du eta elkarlanean jardungo du.

Bestalde, Segurtasun Sailak Euskadiko Stop Accidentes erakundearen ordezkaritzaren funtzionamenduan lagunduko du, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekitaldi honetarako aurrekontuetan kontsignatutako kontu-sailean oinarrituta.