Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak urteko bilera egin du Euskadiko Udaltzaingoen Buruzagitzekin

IMG_0072_foto_grupo.JPG

2018.eko abenduak 14

Bileran lantaldeek egindako lanaren berri eman da, eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza-ekintzen balantzea egin da

 

Bilera Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian egin da, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eman dio hasiera eta Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak eta hiru hiriburuetako segurtasuneko zuzendariek parte hartu dute. Bertan izan dira Euskadiko udaltzaingoetako buruzagitzen ordezkariak eta Ertzaintzaren Buruzagitzako kideak ere.

 

Bileran Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) izenpetutako hitzarmenaren baitan ekipamenduekin, berdintasunarekin, informatikarekin eta telekomunikazioekin, hautaketarekin eta prestakuntzarekin, eta esparru-arauarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko sortutako lantaldeek egindako lanaren berri eman da. Etxeko indarkeriarekin eta genero-indarkeriarekin eta adingabeekin eta jokoarekin zerikusia duten polizia-prozedurak eta izapideak ere azaldu dira bileran, bai eta herritarren segurtasunaren arloko zigor-araubidea ezartzeko interpretazio-irizpideak eta jardunbide egokiak ere.

Era berean, adierazi da 2018an oinarrizko beste 29 lankidetza-hitzarmen sinatu dituztela Segurtasun Sailak eta udalek polizia-lankidetzarako. Bestalde, jakinarazi da amaitu dela Udaltzaingoaren bigarren hautaketa-prozesu bateratua, eta 26 udaletako lan-eskaintza publikoko 232 plaza esleitu direla.