Programa eragilearen seigarren jarraipen batzordea. 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF

Argitalpen-data: 

2018ko maiatzaren 17an 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilearen seigarren Jarraipen Batzordea egin da Gasteizen, Miñanoko Parke Teknologikoko eraikin nagusian.

Jarraipen Batzordearen buru dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako eta Plangintzako zuzendaria, Jordi Campas,  eta Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko Erkidegoko Funtsen zuzendaria. Batzorde horretako kide ere badira Europako Batzordeko Eskualdeko Zuzendaritza Nagusiko (Eskualde Politika) langileak eta hiru lurralde historikoetako Foru Aldundiak.

Programa Eragileen bitartez, EBak, modu programatuan eta hainbat urtetarako, Europako eskualdeak eta estatu kideak babesten ditu, Batasuneko jarduketa-arlo diferentetan. 2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilearen kasuan, Batasunak honela dihardu: Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez aldi berean finantza daitezkeen euskal administrazioen ekintzei babesa emanez.

2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilearen kasuan, programa garatzen den denbora guztirako, bertan parte hartzen duten administrazio publikoen multzoak 352,9 milioi euroko finantza-gauzatzea programatuta dauka, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez,Batasunak 176,4 euroko babesa ematen du. Administrazioei dagokienez, Programa Eragile horretan parte-hartze handiena Eusko Jaurlaritzak dauka, guztizko parte-hartzearen % 70 ordezkatuz. Gainerako % 30a Foru Aldundien ardura da.

Gastuaren programazioari dagokionez, zati handiena, guztizko gastu-aurreikuspenaren % 44,8, “ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza indartzera” bideratzen da. Bertan, jarduketa garrantzitsuenen artean, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek garatzen duten enpresako I+G+Ban inbertsioa babesteko programak barne hartzen dira. Programa Eragilearen gastuaren beste % 26 “Sektore guztietan karbono baxuko ekonomia batera igarotzen laguntzeko” helbururako erabiltzen da. Bertan, hainbat jarduketa burutuko dira, produkzio-sektore diferentetan iturri berriztagarrien proportzioa handitzeko energiaren amaierako kontsumoan.

2014-2020 Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa Eragilearen seigarren Jarraipen Batzorde honetan, Batzordea egin zen datan programaren egikaritze-aurrerapenaren eta 2018aren amaiera aldera egiaztatzeko gastu-aurreikuspenen (Errendimendu Esparrua betetzea) analisia egin da. Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (RIS3) eta Vanguard Ekimenaren aplikazio-egoeraren aurrerapena aurkeztu da. Gainera, 2017ko urterokotasunari buruzko aurrerapen bat ere aurkeztu da. Bertan, Programa Eragilean parte hartzen duten Euskal Administrazio Publikoek burutzeko konpromisoa hartu duten programak eta ekintzak bildu dira. Halaber, Ebaluazio Komuneko Planaren eta Lurralde Inbertsio Integratuaren (ITI Urdina) aurrerapenaren azalpena ere eman da.  Azkenik, Programa Eragilearen aldaketa bat, “Criterios y Procedimientos para la Selección de Operaciones” dokumentuaren beste bertsio bat eta Programarako Komunikazio Estrategiako bertsio berria aurkeztu eta onartu ziren.

Eusko Jaurlaritzak, 2017an, itzulketa eskariak egin ditu, alde batetik, Armintzako kostaldean dagoen itsas-energien entsegu-plataforman kokatzekoa den olatuen energia eskuratzeko proiektu bati, eta bestetik, Donostiako Martutene auzotik igarotzean Urumea ibaiak izaten dituen uholde errepikatuen efektua txikiagotzeko URAren ekintza bati.   I+G+b jarduerak bultzatzeko, enpresei zuzendutako 2017ko deialdiak abian jarri dira ere.

Arabako Foru Aldundiak, 2017an, abian jarri ditu enpresak sortzeko eta berrikuntza bultzatzeko urteko laguntza-programak. Mugikortasun jasangarria lortzeko azpiegitura-lanak ere burutu ditu, Arabako ibilbide berdeen sarea egokituz eta hobetuz. Zehazki, Antoñanako vasco-navarro trenbidearen bide berdearen zatia, Nerbioiko parke linealaren Campo Zamora-Olako zatia eta Zadorrako bide berdearen Lehen fasea.

Bizkaiko Foru Aldundiak Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa aukeratu du. Eta 3 laguntza-programa jarri ditu abian: “Berrikuntza sustatzeko plana”, “Innobideak-Kudeabide” eta “Berrikuntza laguntzeko 3i programa integrala”. Jasangarritasunaren alorrean kokatzen diren eragiketak ere burutu dira, mugikortasun arduratsua laguntzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak inbertsioekin jarraitu du, Administrazio elektronikoaren alorreko IKTen garapenean edota berauen aplikazioaren errefortzurako. Baita ere, e-Administrazio zerbitzuen eta elkarreragingarritasunaren garapenerako sare seguru eta ultra-azkarren eta gaitasun handiko eta azken belaunaldiko azpiegituren hedapenerako.