Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

OSOA Programaren hirugarren modifikazioa egiteko proposamena aurkeztu zaio Europako Batzordeari

Argitalpen-data: 

Apirilaren 10ean Euskadiko Landa Garapeneko Programaren 3. modifikazioa egiteko proposamena bidali zen Bruselara, programaren Jarraipen Batzordeak (erakunde publikoez eta sektoreko eragileen ordezkariez osatutako organoa) ontzat eman ostean.

Modifikazio-proposamenak 39 aldaketa dakartza programaren testuan, eta horien artean esanguratsuenak neurri jakin batzuen artean gauzatu beharreko diru-transferentziak dira (guztira 4,4 milioi euro FEADER mugituko dira neurri batetik bestera), eta horrek dakartzan moldaketak Adierazleen Planean zein Errendimendu Esparruan.

Aldaketa guzti hauek OSOA programaren Kudeaketa Aginduak landu ditu, erakunde publikoekin elkarlanean, eta aurretik sektoreko zenbait eskari eta ekarpen jasoaz. Orain Europako Batzordeak bi hilabeteko epea dauka erabakia hartzeko, eta modifikazioa ontzat ematen denean programaren bertsio eguneratua OSOAko dokumentazioko atalean.