"Non ikusten duzu Europa Euskadin?" Argazki lehiaketaren zazpigarren edizioaren deialdia 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat (Gobernu Bilera 2018-03-06)

logoconsejo.jpg

2018.eko martxoak 06

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren ekimenaren bidez, Europa hurbildu nahi zaie gazteei eta, horretarako, argazki batean islatu nola ikusten duten Europak laguntzen duela beren ingurunearen garapenean

Lanak martxoaren 19tik apirilaren 22ra aurkeztu ahalko dira 

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren agindua onetsi du; horren bidez, “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren zazpigarren edizioaren deialdia egin da. 

Lehiaketa osorik izango da Facebook, Twitter,eta Instagram bidez; bertan, gazte interesdunek beren argazkiak argitaratu ahalko dituzte eta Europaren inguruan duten ikuspegia modu sortzaileagoan partekatu. 

Helburua da EAEko gazteei EGEF-en –autonomia-erkidego honen lurraldearen garapen ekonomikoari bultzada ematen dioten jarduera inbertitzaileak, proiektuak eta ekimenak finantzatzen dituen funtsa– eskualde-garapeneko partaidetzaren berri ematea, Europarekin lotura duten alderdien gaineko interesa piztea eta, horretarako, hurbileko hizkuntza teknologikoa erabiltzea, gizarte-sareak Europaren zabalkunde-baliabide berri gisa erabiltzea eta abar. 

Argazkiek Euskadiren barruan EGEFen edo Europako beste laguntza batzuen finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak erakutsi beharko dituzte. 

Lanak www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus bidez aurkeztuko dira, 2018ko martxoaren 19tik apirilaren 22ra, biak barne. 

Hiru sari emango dira: “Reflex” argazki-kamera, GO PRO HERO kamera digitala eta E-Booka. 

Lehiaketaren gaineko  argibideak eta oinarriak:

 ww.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus.