Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Neiker-Tecnaliak tailerrak antolatu ditu mahatsondoaren ohiko gaixotasunak tratatzeko fitosanitarioen beharra %50eraino murrizteko

Fitovid.jpg

2018.eko maiatzak 22

Mahastizaintzaren sektorera zuzendutako transferentzi jardunaldiak astearte, asteazken eta ostegun honetan egingo dira Guardia, Derio eta Getarian, hurrenez hurren.

FITOVID proiektuaren esparruan, aste honetan garatuko diren tailerren helburua da mahastizaintzaren sektoreari mahastiko fitosanitarioen aplikazio hobetzeko ezagutza transferitzea; ikerketa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak gidatzen du. FITOVID proiektuak mahatsondoaren ohiko gaixotasunak tratatzeko fitosanitarioen beharra %50eraino murriztea lortu du.

Jardunaldiak egingo dira bihar, asteartea, maiatzak 22, Guardiako Kuadrillaren Etxean (Araba), asteazkenean, maiatzak 23, Derioko Nekazaritza Eskolan (Bizkaia), eta ostegunean, maiatzak 24, Getariako Ameztoi Upategian (Gipuzkoa).

Tailerrak hiru lurraldeetako mahastizaintzaren sektorera zuzenduta daude, eta Amaia Ortizen (NEIKER-Tecnalia) hitzaldiarekin hasiko dira, nekazaritzako fitosanitarioen erabilera jasangarria azalduz. Ondoren, Ana Diezek (NEIKER-Tecnalia) FITOVID proiektuaren emaitzak azalduko ditu, bere helburu nagusia zelarik frogatzea mahatsaren ekoizpenaren ingurumen inpaktua murriztu daitekeela fitosanitarioen aplikazioa murrizten bada.

Mildiuari dagokionez, beharrezko tratamenduen kopurua %50 murriztea lortu da, eta oidioari dagokionez, berriz, %20, upategiek edo mahastizainek erabili ohi duten ohiko metodoarekin alderatuta. Hektarea baten gainean, murrizketa horrek %28ko aurrezpen ekonomikoa lortzen da mildiua kontrolatzeko eta %90ekoa oidiorako.

Ines Baigorrik (Arabako Errioxako Uptagien Elkartea) mahastietako gaixotasunen kudeaketari buruz hitz egingo du, aplikazio informatiko batean oinarrituta. Egoi Martiodak (Zerbinek) dosifikazio fitosanitario justifikatu bateranzko trantsizioaz arituko da, eta Jordi Llopek (Kataluniako unibertsitate Politeknikoa) produktu fitosanitarioen kudeaketa hobetzeko moduari erantzungo dio, efikazia mantenduz eta kostuak murriztuz.

NEIKER-Tecnaliarekin batera, tailerrak antolatzen parte hartzen dute Kataluniako Ubnibertsitate Politeknikoak, Arabako Errioxako Upategien Elkarteak eta Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina Jatorri Deiturek.

FITOVID proiektua bat dator Eusko Jaurlaritzaren lehentasun estrategikoekin fitosanitarioen aplikazio jasangarriari eta planteamendu edo teknika alternatibo ez kimikoen erabilerari. Horri esker, ,ahatsaren eta ardoaren balio erantsia handitu daiteke, produktua bereizi egiten delako ingurumeneko eta ekoizpen jasangarriko terminoetan (Ekonomia berdea).

NEIKER- Tecnalia, tokian bertan berritzen

NEIKER-Tecnalia,  Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearen ahalegina nekazaritzako elikagaien sektorea berritzera zuzentzen da, hainbat ardatzetan, betiere irtenbide berritzaileak eta transferigarriak emateko, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako produkzio sistemen lehiakortasuna hobetzeko.

Jarduera horien emaitzek laguntzen dute nekazaritzaren sektorean etengabeko hobekuntza eta berrikuntza izaten, esaterako, ekonomiatik bioekonomiarako konbergentzia lortzeko soluzioak sortzea, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzaren sektorean medikamentu eta fitosanitarioen arrazionalizazioa lortzea, datu prediktiboen eta zientifikoki aurreratuen modelizazioa eta tratamendua egiteko tresnak sortzea, edo laboreetako teknikak bilatzea produktu berriak sortzeko, naturalagoak, osasungarriagoak, sentsorialki hobetuak eta tokian-tokian sustraituak.