Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko Legea: parte-hartze prozesua

Argitalpen-data: 

Europako araudiaren testuinguruan jazotako azken aldaketek eta ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-errealitate berriek ondare naturalaren kontserbazioari buruzko araudiaren eguneratze sakonaren beharra justifikatzen dute. Horregatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko Legearen aurreproiektuaren zirriborroaren idazketa babestu du.

2018ko ekainean egingo den parte-hartze publikoko prozesu baten bidez, herritarrei araudi berria aurkezteaz batera, haren mende dauden administrazioko eragile nagusien eta sare sozioekonomikoarekin pertzepzioekin kontrastatu nahi da.

Lege-aurreproiektuan elkarrekin lan egiteko gune nagusiak jasotzen dira jarraian; araudi berriko elementurik nabarmenenak izango dituzte ardatz dinamikek: helburuak, berritasunak aurreko legeriari dagokionez, Europako gidalerroekin bat egitea…

Eragile-mota

Data

Udalerria

Lekua

Ordutegia

Ingurumenari buruzko topaketak interes-taldeekin: elkarte sektorialak, profesionalak, enpresak, zentro teknologikoak…

Ekainak 12

Gasteiz

Eusko Jaurlaritza – 5. aretoa

Donostia-San Sebastián kalea, 1

17:00-19:30

Ekainak13

Bilbo

Bizkaia Eraikina

Urkixo zumarkalea, 36 – beheko solairua

17:00-19:30

Ekainak 14

Donostia

Eusko Jaurlaritza – Ekitaldi-aretoa – Andia kalea, 13

17:00-19:30

Arabako Foru Aldundia

Ekainak 26

Gasteiz

Arabako Foru Aldundiaren egoitza

9:30 – 11:30-

Gipuzkoako Foru Aldundia

Ekainak 27

Donostia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza

9:30 – 11:30-

Bizkaiko Foru Aldundia

Ekainak28

Bilbo

Bizkaiko Foru Aldundia

9:30 – 11:30

Eusko Jaurlaritza

Ekainak 25

Gasteiz

Eusko Jaurlaritza – Euskaldun berria aretoa

Donostia-San Sebastián kalea, 1

9:30 a 13:00

Udalak (Udalsarea21)

Ekainak 21

Bilbo

Bizkaia Eraikina

Urkixo zumarkalea, 36 – beheko solairua

09:30-13:00

Ekainaren 12an, 13an eta 14an interes-taldeekin egingo diren ingurumenari buruzko topaketetako batean parte hartzeko, mezu elektroniko bat idatzi behar da leypatrimonionatural@ihobe.eus helbidera, harremanetarako pertsona eta zein egunetan eta non parte hartu nahi den adieraziz.

Aldi berean, testuari alegazioak egiteko jendaurreko informazio-aldian egin daitezke. Ekarpenak Irekiaren bidez ere egin daitezke.