Mungiak bat egin du Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin

IMG_2097.JPG

2018.eko otsailak 20

Ager Izagirre, Mungiako Alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.

Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 54 udalerrik osatzen dute.