Lehendakariak Luzaroren arduradunak hartu ditu

2018.eko urtarrilak 23

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu lagun zituela, Luzaroko Batzorde Betearazleari egin dio harrera Lehendakaritzan, bertako presidentea, Fernando Irigoyen, buru zela. Kredituko finantza-erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duenak, 25. urte bete ditu. 

Luzaro 1992ko azaroan sortu zen, eta Euskadiko empresa txiki zein ertainen egitura finantzarioa indartzea zeukan helburu. Besteak beste, Luzarok inbertsiorako eta sendotasun finantzariorako partaidetzako maileguak eskaintzen dizkie enpresei, hazkuntzarako, berrikuntzarako eta nazioarteko ezarpenerako prozesuak aurrera eraman ahal izateko. 25. ibilbidean, Luzarok 651 milioi euroko 2.266 finantzaketa-eragiketa egin ditu guztira. Eragiketa horien bitartez, batez beste 37 laguni lana ematen dieten 1.593 euskal enpresen jarduera (industrialak, batez ere) finantziatu ahal izan da.