Lehendakaria Ibilaldiaren antolatzaileekin batzartu da

2018.eko maiatzak 23

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur eguarldian Ibilaldiko antolatzaileekin bildu da, Lehendakaritzan. Ibilaldia Elkarteko Presidenteaz gain, Miren Josune Bañales-ez gain, bertan izan dira Ikastolen Elkarteko Presidentea, Koldo Tellitu, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolako presidentea, Estibaliz Lasasa, Bihotz Gaztea Ikastolako zerbitzuetako zuzendaria, Asier Fontal, eta Ikastola Elkarteko jaietako arduraduna, Joseba Aginagalde.

Aurten, 2018an, Ibiladia Santurtzin izango da, maiatzak 27an. Elkarteak askotariko ekintzez osatutako programa prestatu du egun horretarako.