Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Leader eremuan sartuta dauden landa-udalerriak sustatzeko, garatzeko eta ekonomikoki dibertsifikatzeko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren esparruan

Argitalpen-data: 

Batzordearen C (2015) 3479 azken Erabakiaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programa, OSOA, 2015eko maiatzaren 26an.

Programa horretan jasotzen diren neurrien artean, LEADER eremuaren tokiko garapenari laguntzekoa (tokiko garapen parte-hartzailea) dago. Onartutako LEADER eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko 122 udalerri hartzen ditu, 93.346 biztanlerekin. Ikusi Leader landa-udalerrien zerrenda.

Neurri hori kudeatzeko abiapuntua izan da Tokiko Ekintza Taldea izendatzeko eta tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia onartzeko deialdia. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europako Politiketako zuzendariaren 2016ko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez, MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea izendatu da EAEko Tokiko Ekintza Taldea izan dadin, eta horren tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia onartu da.

2018ko ekitaldirako deialdiaren aginduak, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia aipatuan jasotzen diren laguntzak jasoko ditu, 2017ko ekitaldirakoak jaso dituen bezalaxe. Hala ere, landa-garapenerako proiekturen bat duten sustatzaileen aurreikuspenak ez eteteko xedez, eskabide-inprimakia prestatu da laguntzen deialdia argitaratu aurretik. MENDINETen aurrean aurkeztu beharko da hori, eskaeraren xede diren jarduerekin hasi aurretik, Europar Batzordeak eskatzen duen laguntzetarako pizgarrien efektua bermatzeari begira. Inbertsio-proiektuen kasuan, eskudun erakunde kudeatzaileak laguntzaren xede diren eragiketak hasi ez direla ziurtatzen duen akta idaztearen mende geratuko da eskaeraren onarpena.

Garatuko diren ekintzak hobeto ezagutzeko asmoz, eskabide-inprimakiarekin batera laguntza lerro bakoitzari dagokion Enpresa Plana, Besteren Konturako Kontratazioaren Memoria, LEADER Herrietako Zerbitzu Publikoen Azpiegituretako eta Berritzeko Inbertsioen Memoria edo Etxebizitzaren Memoria aurkeztea gomendatzen da.

LEADER proiektuak, OSOA Programaren esparruaren baitan, Batasuneko LGENF funtsaren kargura kofinantzatuko dira %80n. Halaber, finantzaketa osagarri nazionala ere badute.